Durangok III. Gaba Baltza ospatuko du ostiral honetan
Kantu eskea, desfilea, Kriskitin, Karrikaren ikuskizuna eta Gozategiren kontzertua antolatu dira
Datorren ostiralean, urriak 31, Gaba Baltza ospatuko da Durangon, hirugarren urtez jarraian, Gau Beltza edo Arimen Gauari lotutako ohitura zaharrak berreskuratu eta gaurkotu nahian. Ekimena Durangoko Hezkuntza Foroak bultzatu du, familien ikastetxeen eta kultur elkarteen laguntzarekin.
Egitaraua 19.30ean hasiko da, Tabirako San Pedro elizatik abiatuko den kantu eskearekin. Haurrak eta familiak herrian barrena ibiliko dira mozorrotuta, arropa zaharrak, zaku birziklatuak eta lastozko kapeluak erabiliz, kantuan eta gozokiak edo eskaintzen zaien beste edozer eskatuz. Ibilbidean zehar, Santa Ana, Pinondo, San Agustin eta Ezkurdi auzoak zeharkatuko dituzte, eta Andra Mari elizpean amaituko da, azken kantu kolektibo batekin.
20.00etan, ikuskizun eszenikoa izango da Santa Ana plazan, Kriskitin dantza taldearen eta Karrika Antzerki Taldearen partaidetzarekin. Euria egingo balu, emanaldi hori Andra Mari elizpera lekualdatuko da.
Azkenik, programazioarekin amaitzeko Gozategi taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera Plateruenan, Gaba Baltzari amaiera emateko. A. Salterain
Temas
Más en Bizkaia
-
Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioari harrera egin dio Bilboko Udalak
-
Más de 100 propuestas culturales llegan esta primavera a los barrios de Bilbao
-
El PNV de Abadiño exige soluciones para el aparcamiento en Matiena
-
Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikorako prozedura sortu du Durangok