Bermeo kulturaren itsasoan murgilduko du Mareak jaialdiak
Mareak kultur jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da Bermeon
Mareak kultur jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da Bermeon (Bizkaia) urriaren 13tik 18ra eta, aurten ere, tradizioa eta abangoardia uztartuko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu herriko zenbait gunetan.
MB2000 elkarteak Bermeoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatuta, jaialdiak zazpi ekitaldi eskainiko ditu publiko desberdinentzat, gehienak doakoak. Ordaindu beharreko ekitaldi bakarrak Bermeoko Kafe Antzokian egingo diren kontzertuak izango dira.
Ane Ortube jaialdiaren antolatzaileak nabarmendu du "mimoz eta ahalegin handiz" prestatzen dutela jaialdia, kultura "topagunea eta sormenaren lekua" dela uste dutelako.
BALORAZIOA
"Aste kultural honen barruan, proiekzioak, musika, irteerak eta ipuin kontalariak izango ditugu, gustu guztietako herritarrentzat antolatuta. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu sormenaren marea honetan murgiltzera", esan du.
Era berean, Endika Etxebarria Telleria Kultura zinegotziak adierazi du Mareak Jaialdia "tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen espazio paregabe" modura finkatu dela Bermeon.
"Eskerrak eman nahi dizkiet 11 urteko bidaia honetan parte hartu duten guztiei: antolatzaileei, artistei, babesleei eta, jakina, publikoari, urtero erakusten baitu jaialdiarekiko babesa eta gogoa. Horrela lortu da honaino iristea. Ziur nago edizio hau ere une ahaztezinez beteta egongo dela", gaineratu du.
EDIZIO BERRIA
Mareak Jaialdiaren aurtengo edizioa urriaren 13an hasiko da, 18:30ean, Frantziskotarren klaustroan egingo den 'Emeen Kemen' narrazio musikatuarekin, Maider Alzelairen eta Igor Salaren eskutik. Sarrera librea izango da.
Urriaren 14an, Habia Baxenabarreko hirukotearen kontzertua izango da 19:00etan, Arrantzaleen Museoan, doako sarrerarekin, eta biharamunean, ortdu eta toki berean, Ana Galarragak eta Pettik 'Frankenstein Agurgarria' ikuskizuna aurkeztuko dute, doako sarrerarekin.
Mareak Jaialdiaren 11. edizioak urriaren 16an jarraituko du, 19:30ean, Bermeoko Kafe Antzokian egingo den 'Sretno dijete' (Ume zoriontsua) Igor Mirkovicen dokumentalaren proiekzioarekin (sarrera librea). Orobat, urriaren 17an, euskal folkaren gau berezia izango da 20:30ean Bermeoko Kafe Antzokian Besaide; sarrera 8 euro ordaindu beharko da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los vuelos de la ruta Bilbao-Nueva York continuarán en verano de 2026
-
Bermeo impulsa el talento joven con una nueva edición del Concurso de Ideas Empresariales
-
Mallabia inaugurará el hogar del jubilado este sábado por la tarde
-
Ondarroa volverá a celebrar el Día del Abrazo a la Diversidad con ritmo, humor y orgullo colectivo