Herritarren artean ohitura osasungarriak eta kirola sustatu nahian, Galdakaoko Udalak kirol-ikastaroen eskaintza zabal-zabala eskainiko du datorren irailetik aurrera. Hala ere, aurten nobedade batzuk ekarriko ditu. Nabarmengarriena, kokalekua. Urretako kiroldegian egiten ari diren hobekuntza lanak direla eta, Unkinako instalazioek jasoko dituzte jarduera guztiak.
Urtero bezala, adin eta maila guztietarako jarduerak eskainiko dira. Hurrengoak dira irailetik aurrera eskainiko diren ikastaroak:
- Pilates: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara
- Tonifikazioa: astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara
- Haurren igeriketa, ohitzea: astelehenetan eta asteazkenetan edo asteartetan eta ostegunetan, 17:00etik 17:45era
- Haurrentzako igeriketa, hastapena: astelehenetan eta asteazkenetan edo asteartetan eta ostegunetan, 17:45etik 18:30era
- Haurren igeriketa, hobetzea: astelehenetan eta asteazkenetan edo asteartetan eta ostegunetan, 18:30etik 19:15era
- Nagusien igeriketa, hobetzea: astearte eta ostegunetan, 19:15etik 20:00etara
- Aquagym: astelehen eta asteazkenetan, 19:15etik 20:00etara
Izena emateko epea zabalik dago. Izapidea Unkina kiroldegiko harreran egin daiteke aurrez aurre, baita Elexaldeko igerilekukoan ere. Bertan informazio gehiago eskuratu daiteke. Abonatuek Galdakaoko Udalaren webgune ofizialean ere eman dezakete izena. Plazak mugatuak dira eta, okupazioa gaindituz gero, zozketa egingo da. Era berean, hutsuneren bat geratzekotan, interesdunek ikastaroa hasi ondoren eman ahal izango dute izena.