Sestaoko Udalak 724.148,76 euroko aurrekontua bideratuko du, BEZa barne, Vista Alegre auzunearen inguru hiri-eremua berrurbanizatzeko. Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda sailak gauzatu nahi dute proiektu hau, eta Sestao Berri sozietate publikoak aste honetan atera egin du proiektua lizitaziora. Proiektu hau gauzatu nahi duten enpresek 2025eko irailaren 30era arteko epea dute eskaintzak aurkezteko.
Jarduera honen bidez, erakundeek jarraipena eman nahi diote Vista Alegre auzuneko eraikinetan garatzen ari den birgaitze energetikoko proiektuari. Horretarako, ehun urte baino gehiagokoauzune historiko hau inguratzen duten hiri-espazioak berrituko dira, lehentasuna emanez irisgarritasuna hobetzeari, lurpeko sareak berritzeari, argiteria publikoa modernizatzeari eta berdegune berriak sortzeari.
Lanak urte honen amaieran esleitzea aurreikusten da. Ordutik aurrera, obrak egiteko epea zortzi hilabetekoa izango dela aurreikusten da.
Euri-uren bilketa hobetzeko obrak Maiatzaren Lehena auzunean
Bestalde, Eraikinen eta Espazio Publikoen Obra eta Mantentze Lanen Arloak jarduketa txiki bat hasi du aste honetan Maiatzaren Lehena auzunean.
Lanen bidez, 2. eta 4. atarietako zolatako maldak erregularizatu nahi dira, euriura estolderia-sarera behar bezala erori, eta, horrela, 2. atariaren aurrean putzurik sor ez dadin.
Horretarako, zorua altxatu, berriro nibelatu eta gaur egun dagoenaren antzeko baldosa batekin estaliko da.
Obra 10 eguneko epean egitea aurreikusten da, eta 22.675,88 euroko kostua izango du.