Mañaria ibaia, Pinondo Etxea eta Santa Ana arkua batzen dituen Miguel Ángel Sánchez Taberneroren irudiak irabazi du 'Durangoko nire txokorik gogokoena' lehiaketa. Edizio honek harrera bikaina izan du, 169 argazki jaso baitira. Bigarren saria Tomás Sánchez Almenararen argazki batentzat izan da, Barrenkale kalea erakusten duena.

Sariak Durangoren esentzia islatzen duten irudiei eman zaizkie, paisaia, kultura, tradizioak eta bertako txoko berezien xarma nabarmentzen dutenak. Lehiaketaren irabazleak honakoak izan dira:

Lehen saria 200 euroko diru-saria izan du, eta bigarrenak 100 eurokoa. Horrez gain, irabazlearen argazkia udalerriaren material promozionaletan erabiliko da: 2000 postaz, 1000 pegatinaz eta 500 posterrez osatutako ekintza batean, lehiaketaren irudi irabazlea zabaltzeko.

Ginera, irudi irabazleak "Durangoko nire txokorik gogokoena" lehiaketa nazionalean parte hartuko du, eta sariak irailaren 27an emango dira, Turismoaren Munduko Egunarekin bat etorriz.

Turismo arloko zinegotzi Jesica Ruiz-ek ekimen honen harrera bikaina nabarmendu du, parte-hartzaile guztiei eskerrak emanez eta Durangoko edertasuna sustatzen jarraitzeko gonbita eginez: "Lehiaketa hau aukera paregabea izan da gure ondarea, jendea eta Durangoren txoko bakoitzaren edertasuna ezagutzeko. Udaletik parte-hartzaile guztiei eskerrak ematen dizkiegu haien konpromisoagatik eta baita epaimahaiaren kideei ere, irabazleak hautatzeko egindako lan eta dedikazioagatik. Herritarrei gure udalerriko txokoak harrapatzen eta sare sozialen bidez partekatzen jarrai dezaten animatzen diegu, Durangoren kulturaren eta naturaren aberastasuna erakusteko leiho bat baita, txoko liluragarri ugari dituen udalerri bat, nabarmendu eta partekatu behar direnak".