José Ángel Ligero Martínez errioxarraren 'Que baile el Mozoilo' izeneko kartela izango da irailaren 12tik 21era bitartean ospatuko diren Galdakaoko Santakurtzetako jaiak irudikatuko dituen lana.

Kartela epaimahaiburuak, Jai Batzordeko bi emakumek, tokiko diseinatzaile batek eta komunikazioko profesional batek osatutako epaimahaiak aukeratu du. Horien ustez, besteak beste, kartel irabazleak egun horietan biziko den jai giroa irudikatzen du bere ikonoaren bidez, mozoiloa. Zentzu horretan, konposizioak mugimendu, erritmo eta energia sentsazioa transmititzen duela baloratu du, aurkeztutako beste obra batzuen estatismoa hautsiz. Bere lanarekin, Ligero Martinezek 1.000 euro ere irabazi ditu.

‘Que baile el Mozoilo’ kartela. G. U.

Hautaketara 18 proposamenen aurkeztu dituzte galdakoztar artistek, Euskal Herriko beste toki batzuetakoek eta espainiarrek. Oro har, edizio honetan homogeneizazio handia antzeman da aurkeztutako kartelen konposizioan; izan ere, gehienak oso simetrikoak izan dira eta tipografia oso konbentzionalak erabili dituzte, teknologia digitalen erabilera dela eta.

Bigarren saria, 400 eurokoa, Oihane Basterretxea galdakoztarrarentzat izan da, ‘Santakurtzak jaigiroan’ lanagatik. Basterretxeak ‘Mozoilo jaie’ lanarekin hirugarren postua ere lortu du. Beraz, lehen galdakoztarra izanik, bere bigarren lanagatik 400 euroko Áccesita irabazi du. 

Haur modalitatea

Bestalde, epaimahaiak haur eta gazteen kategorietara aurkeztutako kartelak ere aukeratu ditu. Kategoria horietara 2008 eta 2010 urteen artean, 2011 eta 2014 urteen artean eta 2015 eta 2017 urteen artean jaiotako gazteak aurkeztu dira. Carla Iñiguez barakaldarra izan da garaile lehen tartean ‘¡Diversión y alegría!’ lanarekin, Naia Carcamo galdakoztarra bigarrenean ‘Herriko jaiak’ lanarekin eta Aiala Carcamo galdakoztarra hirugarrenean ‘Koloretako jaiak’ lanarekin. Hiru gazteek Galdakaoko saltoki batean gastatzeko 100 euroko bonua irabazi dute.