Datorren asteartean, uztailaren hasierarekin batera, irekiko ditu ateak 'Bilboko Erraldoiak' erakusketak. Ohi bezala Mariaren Bihotza plazako aztarnategian ikusi ahal izango da irailaren 14ra arte, uztailaren 25ean eta 31n, eta abuztuaren 15ean izan ezik, itxita egongo baita jai-egunak direlako. Ordutegia astearteetatik igandera izango da, 10:00etatik 15:00etara.
Erakusketak Bilboko erraldoien historia eta sinbolismoa erakusten du. Irudimen herrikoiaren funtsezko figura hauek urtero pizten dute umeen eta helduen ilusioa, Aste Nagusiaren aurretik. Berrogei urte baino gehiago daramatzate Bilboko kaleak betetzen.
Sarrerak Berreginen Museoaren ohiko prezioan egongo dira eskuragarri eta bertan (San Frantzisko 14) edo aztarnategian (Conde Mirasol 2) eros daitezke. Erakusketarako sarrerak museora sartzeko ere balioko du, eta alderantziz. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da, eta taldeentzat, 1,5 euro pertsonako. Pentsiodunek, aniztasun funtzionala duten pertsonek, 12 urtetik beherako haurrek eta irakasleek doan izango dute sarrera.
Museoko tailerrak
Gainera, bisitariek Bilboko Erraldoi eta Buruhandiekin lotutako hainbat familia-jarduera eta tailerretan parte hartu ahal izango dute:
- 'Iman erraldoia' tailerra: Uztailaren ostegun guztietan, 12:00etan, 6 urtetik gorako umeek euren pislazko erraldoi itxurako imana sortzeko aukera izango dute, irudi tradizionaletan oinarrituta. Tailerra Berreginen Museoan egingo da, 1 euroko prezio sinbolikoarekin. Talde bakoitzeko gehienez 15 haur onartuko dira. Izen-ematea museoko webgunean egin daiteke.
- 'Erraldoien Dantza': Uztailaren 4, 11 eta 18ko ostiraletan, 11:30ean, Ondalan konpartsak “Erraldoien Dantza” tradizionala eskainiko du aztarnategiaren kanpoaldean. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
- 'Txiki-erraldoi' baten zozketa: Uztailaren 8tik abuztuaren 31ra, erakusketa bisitatzen dutenek goma-erraldoi baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, erakusketari buruzko galdera erraz bati erantzun eta sarrerako kutxan utzi beharko dute erantzuna. Zozketa irailaren 3an egingo da.