Irakurzaletasuna sustatzea da Amorebieta-Etxanoko Udalaren hurrengo erronka. Horretarako, martxan jarri berri du irakurketa eta liburuen trukea sustatzeko helburua duen 'Istorioen Txokoa' izeneko proiektua, kulturaren eta irakurketaren aldeko apustua aldarrikatuz. Horrela, liburuak eramango ditu herriko hainbat espaziotara, besteak beste plaza eta parketara.

Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak liburuz beteriko armairuak jartzen ari da udalerriko hainbat tokitan, aire libreko irakurketa sustatzeko helburuarekin. Proiektuak oso bisitatuak diren guneak hartzen ditu barne, hala nola Jauregibarria parkea, Zubizabala, Urritxe edo Ogenbarrena, besteak beste. Gune horiek genero eta gai ezberdinetako liburuz beteko dira. Armairu horiek irakurleentzat erakargarriak izateaz gain, liburu-truke puntu gisa ere balioko dute; herritarrek irakurritako liburuak uzteko eta irakurri nahi dituztenak hartzeko aukera izango dute.

Horrela, Amorebieta-Etxanok istorioen espazio edo sare bat sortzen du udalerri osoan zehar, irakurketa herriko txoko guztietara hurbilarazteko asmoz. Proiektu honek irakurketa sustatzea ez ezik, herritarren arteko lankidetza eta trukea ere bultzatu nahi ditu.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu proiektu honetan aktiboki parte hartzera, irakurketa sustatzearen eta komunitate loturak sendotzearen alde eginez. “Istorioen Txokoa” proiektuarekin, liburuak batasun eta kulturarako tresna bihurtzen dira, edonorentzat eskuragarri, edozein unetan eta toki guztietan.

Hauek dira “Istorioen Txokoa” ekimenaren armairuak kokatuko diren guneak: Jauregibarriako urmaela eta Zubiondo parkea izango dira horietako bi. Horrez gain, Enrike Renteria pasealekuan, umeentzako parkearen ondoan; Jauregizaharren inguruan; eta Zubizabalan, frontoi ondoan ere armairuak jarriko dira. Ogenbarrena auzoan bi armairu kokatuko dira, bata trenbidearen alboan eta bestea txakur-parke ondoan. Beste kokaleku batzuk dira Gabriel Aresti, parke ondoan; San Juan kalea, iturriaren ondoan; eta Urritxe, parke ondoan.

Armairu bat kokatuko da Andrandi auzoan, banku baten ondoan; eta Astepe inguruan, ermitaren tokian beste bat. Boroan, eskultura baten ondoan jarriko da armairu bat, eta Etxanon bi: bat frontoiaren aurrean eta bestea egoitzaren parean. Euban, Euskotren geltokiaren sarrera ondoan; San Migeleko Eskolen Plazaren inguruan; eta Bernagoitian, ikastetxeen sarrera inguruan ere izango dira.

Tantorta eta Larrea parkeetan ere armairu bana jarriko da, eta San Isidrorako bidean beste bi. Zubipunten, erabilera anitzeko kantxaren ondoan armairu bat kokatuko da; El Carmelo parkean beste bat; eta baita autokarabanentzako aparkalekuan ere.