Hogeita bost urte pasatu dira Lobiano Gastronomia Elkarteak lehenengo Jardunaldi Gastronomikoak sortu eta ospatu zituenetik. Bada, aurten, data berezi horren omenez, indatrsu ospatu nahi dute antolatzaileek eta edizioa, beti bezala, mimo handiz prestatu dute. Pintxo lehiaketa hilaren 9tik 15era egingo da, horren baitan ardo azoka eta hainbat dastaketa ere izango direlarik.

Hastapenei keinu eginez, dastatze-afari ‘bakar’ edo ‘aparta’ antolatu dute datorren ostegunerako, ekainak 5erako, 20:45ean, San Pelaioko ‘Erretena’ elkartean. Ricardo Pérez, 'Yandiola' jatetxeko eta Daniel García, 'Zortziko' jatetxeko sukaldariek prestatuko dutena, orain 25 urte atzera Ermura etortzen eta afaltzen ematen aitzindariak izan zirenak, lehen edizioko afaria eskaini zuten. Jankideen kopurua establezimenduaren edukierara mugatuta dago, eta, beraz, ezinbestekoa da tokia erreserbatzea. Horretarako, 614 406 816 telefono-zenbakira deitu behar dugu. Afariak 70€uro balio du.

Datorren astean, ekainaren 9tik 15era, urteroko pintxo lehiaketa izango dugu. Antolatzaileek laster iragarriko dituzte establezimendu parte-hartzaileak eta haien proposamen goxoak, inprimategian dagoen programa argitaratu ondoren.

Egitarau orokorrari dagokionez badakigu larunbatean, hilak 14, ardo azoka izango dela, aurten katxopo dastaketa eta bakailao lehiaketa proposatzen dituena. Asteazkenean, hilak 18, Idiazabal eta Erronkari jatorri-izendapeneko gazta dastaketa gidatua egingo da. Azkenik, uztailaren 17an, ostegunean, premium garagardoen dastatze gidatua ere izango da.