Bizkaiko Batzar Nagusiei buruzko erakusketa jaso du Amorebieta-Etxanok
Haizeen Arrosaren plazan dago ikusgai
Amorebieta-Etxanoko Udalak 'Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz' izeneko erakusketa jasoko du Haizeen Arrosaren plazan. Inaugurazioa ostiralean egin zen, eta bertan parte hartu zuten Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak eta Foru parlamentuko Mahaiko eta udalbatzako kideak, udalerriko bizilagunez gain.
Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa ibiltariak Bizkaian zeharreko beste bidaia bati ekin eutsan apirilean, XIV. gizalditik lurraldearen gorabehera nagusien protagonista eta lekuko izan dan eta Europako lehenengo sistema parlamentarioetakoa dala uste dan erakundearen garrantzi historiko, politiko, sozial eta kulturalari balioa emoteko asmoz. Bagilean Amorebieta-Etxanon egon eta gero, erakusketak hirugarren edizino honetan Bizkaian zehar egingo dauen ibilbidea Ondarroan amaituko da, garagarril osoan zehar bertan egongo dan erakusketeagaz. Holan emongo jako bukaerea aurreko edizino bietan Bilbon, Barakaldon, Getxon, Portugaleten, Durangon edo Galdakaon, besteak beste, egon dan ekimenari.
“Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz”, formatu handiko 9 panel dituen 3 erakusketa-euskarri handik osatzen dabe. Panel horreetan erakunde parlamentario lez dauen eskumen-egitura zabala azaltzen da, eta baita bere egoitzetan dagoan kultur ondare aberatsa be. Erakusketan ibilbide xumea eskaintzen da Batzar Nagusietako lau egoitzen, danak martxan (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga) eukian zehar, Gernikako Batzarretxean zehaztasun handiagoagaz geldituz, Gernikako Arbolaren, demokraziaren, askatasunaren eta bakearen euskal sinboloaren, babeslekua dalako. Erakusketak, halaber, erakundeak gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren alde, eta Deiadar Mendien Eguna lako kondairazko errotzea dauen herri tradizinoa berreskuratzearen alde egiten dauen lana ezagutarazoten dau. Erakusketearen helburua emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde erakundeak egiten dauen lana ezagutarazotea eta, datorren domekan, bagilaren 8an, Oiz mendian XX. edizinoa ospatuko dauen Deiadar Mendien Eguna lako tradizino herrikoia berreskuratzea be bada.
“Gure helburua Bizkaiko Batzar Nagusien balio politikoa, soziala eta kulturala zabaltzea da, eta oso argi geratu daitela Bizkaiko Batzar Nagusietan hartzen diran erabagiek eragin zuzena dabela herritarrengan”, azpimarratu dau Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariak. Gaur egun Bizkaia danaren eraikuntza honetan, Amorebieta-Etxanok be izan dau bere protagonismoa. “Hasieratik modu aktiboan hartu dau parte Batzar Nagusien historian”, ekarri dau gogora dau Otaduik. “Erdi Arotik Zornotzako Merindade zaharraren parte zan, eta Gernikako Batzarretxean hainbat jesarleku hartzen zituan, berbeagaz eta botoagaz”. Egozan 119 jesarlekuetatik 29. jarlekua Amorebietakoa zan eta 30.a Etxanokoa. Jesarleku horreetatik persona ospetsuak pasau ziran, “José Matías Izaguirre y Orue, Juan José Jauregui Ibaceta edo Martín León Jauregui Zugazaga, besteak beste”.
Ainhoa Salterain alkateak adierazo dauenez, Amorebieta-Etxanorentzat “pozgarria” da, “gure lurraldeko politikan eta gizartean mendeetan zehar eragina izan dauen historia luzea daukan” erakundearen erakusketea hartu ahal izatea. Herriarentzat garrantzitsua da “gure historiagazko loturea sendotzea eta hemen hartzen diran erabagiek Amorebieta-Etxanon bizi garanon egunerokotasunean daben eragina ulertzea. Ganera, erakusketa honek gure historia partekatua baloretan eta jenteak bizitza demokratikoa gehiago ezagutu eta parte hartu daian bultzatzen laguntzen deusku”, azpimarratu dau.
Kontua da Bizkaiko Batzar Nagusiek tradizino historiko handia dabela, eta tradizino horren jatorria Erdi Aroa baino lehenagokoa dala, eta, jakina, Gernikako Batzarretxea eregi aurrekoa. Bizkaiko Batzarretxea Europako lehenengo sistema parlamentarioetako bat izatea askotan oharkabean pasetan da herritarrentzat, eta, hori dala eta, Batzar Nagusietako Lehendakaritzak erakundea barriro bere lau egoitzetatik ataratea eta Bizkaian zehar ibiltea erabagi dau, modu grafikoan eta eszenaratze barriagaz, erakundearen balio historiko aberatsa eta Lurralde Historikoko herritarren ordezkaritzaren eta parte-hartzearen organu gorena da horretan hartzen diran erabagi garrantzitsuak erakusteko. Erakusketaren hurrengo geltokiak Trapaga (maiatzean), Amorebieta-Etxano (bagilean) eta Ondarroa (garagarrilean) izango dira, aurreko edizinoetan Bilbo, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Durango edo Galdakao lako herriak atzean itxita, besteak beste.
Temas
Más en Bizkaia
-
Lucía e Iratxe, emprendedoras: "Hemos transformado nuestros valores en oportunidad de negocio"
-
La madrileña que vino desde Australia para abrir un negocio con espíritu viajero en Bilbao
-
Loiu estrena mañana sábado una carrera de ultradistancia
-
Gamiz-Fika saborea el domingo lo mejor del agro en su feria agrícola