Maiatzaren 22tik ekainaren 22ra bitartean, Jane Jauregiak Erdi Aroko buruko apainduren erakusketa jasoko du. Ekimen hau Ugao-Miraballes hiribilduaren sorreraren 650. urteurrenaren ospakizunen barruan antolatuta dago. Jauregiko hallean bertan bisitatu ahal izango dena.
Erakusketak Erdi Aroan erabilitako buruko apaindura sorta zaindua biltzen du, zorroztasun historikoarekin eta artisau xehetasunarekin birsortuak. Jantzi hauen bitartez, bisitariek Erdi Aroko janzkeren edertasuna ez ezik, garaiko kode sozial, kultural eta sinbolikoetara ere hurbiltzeko aukera izango dute. Bereziki, emakumezkoen janzkeran hain adierazgarriak ziren burukoen bidez.
Jarduera ekainaren 7an eta 8an ospatuko den Erdi Aroko Azokaren atarian kokatzen da. Ugao-Miraballesko Udala egun horietarako egitarau osoa prestatzen ari da, non azoka, ikuskizunak, lehiaketak eta hainbat sorpresa izango diren, laster iragarriko direnak.
Erakusketa honekin, Udalak bizilagunak eta bisitariak gonbidatzen ditu datozen asteetan udalerria eraldatuko duen Erdi Aroko atmosferan murgiltzera.
'Lesvisibles' dokumentala
Bestalde, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Ugao-Miraballesko Udaleko Berdintasun Sailak, Aldarte Elkartearekin elkarlanean, 'Lesvisibles' dokumentala (elebiduna) proiektatuko du Jane Jauregian. Ondoren, elkarteak dinamizatutako solasaldia egongo da.
'Lesvisibles' dokumentalak, LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskadin nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten zazpi emakumeren testigantzen bitartez; hauek lesbiana eta feminista gisa sozializatu ziren, testuinguru errepresibo eta guztiz lesbofobo batean.
Mugimendu feminista baten lehen uneetako kide diren emakumeak dira. Sexuaskatasuna eta emakumeek nahi zuten sexualitatea izateko eskubidea indarrez aldarrikatu zituen mugimendua hain zuzen.
Hitzordua datorren maiatzaren 20an izango da, asteartea, 18:00etan Jane Jauregian.