Eusko Jaurlaritzak pertsona adinduen artean motordunen harrapaketak prebenitzeko martxan jarriko duen kanpainarekin bat egingo du Ermuko Udalak. Sentsabilizazio-programa honen garapenean Adinekoekiko Hiri Lagunkoia Ermuko Talde Sustatzailea eta Pertsona Erretiratuen Etxea elkarteek hartu dute parte baita ere. Maiatzaren 5ean garatuko da.
Sentsibilizazio-programa bat da, bide-ezbeharrak prebenitzeko, eta adinekoen autonomia balioesten duena, pertsona horiek bizitza aktiboa, osasungarria eta segurua izaten jarrai dezaten. Horretarako, adineko pertsonen artean beren mugikortasun-ohiturei eta -premiei buruzko hausnarketa sustatu nahi du. Eta beren joan-etorrietan izan ditzaketen bide-arriskuko egoerak eta autobabeserako estrategiak identifikatzen laguntzea.
‘Arriskua gutxien espero duzun tokian dago. Ehun aldiz begiratu’
Ermura iritsiko den sentsibilizazio kanpaina programa ludiko-hezitzailea da, eta dagoeneko Euskal Herriko herri ugaritan izan da. Egun osoan zehar, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, Orbe Kardinalaren plazan sentsibilizazio- eta hausnarketa-gune bat jarriko da oinezkoak. Bertan, parte-hartzaileek bide-segurtasunari buruzko jokoez gozatu ahal izango dute, arriskuak identifikatzen eta prebenitzen lagunduko dietenak: galdetegiak bete tabletetan, multimedia jarduerak jarraitu pantaila interaktiboetan, herri-jolasak bide-segurtasunaren gaira egokituta, denbora-pasak, eta abar. Gune horretan egin beharreko jardueratan parte hartzera animatzen Adinekoen Talde Sustatzailearen kideak egongo dira. Euria egiten badu, jarduera hori Merkatu plaza ohira lekualdatuko da.
Arratsaldean, 16:30ean, Erretiratuen Etxean, adinekoei zuzendutako tailerrak emango dira, arrisku-egoerak identifikatzeko eta auto babeserako estrategiak ezagutzeko. Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 10:30etik 12:30era Erretiratuen Etxeko bulegoan, edo kartelean adierazitako telefonora deituta.
Arratseko 18:30ean, Jubilatuen Etxean, bakarrizketa bat egingo da Sergio Arróspide umoristarekin. Arrospideren monologoak emango dio amaiera egunari, eta honek bide-segurtasunari buruzko mezuak umorez sartuko ditu monologoan, trafiko-istripuei aurrea hartzearen garrantzia nabarmenduz. Interesa duten guztiek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman gabe eta lekua bete arte.