Bizimodu osasungarria sustatzeko kanpaina abiaraziko du Galdakaok
Galdakoztarrek 20 euroko balioa duten bonuak eros ditzakete, 10 euroko prezioan, Galdakaoko kirol zentroetan ea gimnasioetan erabiltzeko
Aurreko edizioek izandako arrakasta kontuan izanda, Galdakaoko Udalak martxan jarriko du 'Bono Kirola' kanpainaren edizio berri bat, herritarren artean bizimodu osasungarria sustatzen duena. Gu Dendari tokiko merkatari elkartearekin batera abiarazitako ekimen honen bidez, galdakoztarrek 20 euroko balioa duten bonuak eros ditzakete, 10 euroko prezioan, Galdakaoko kirol zentroetan ea gimnasioetan erabiltzeko.
Datorren astelehenean, martxoak 3, hasiko da ‘Kirola aitzakirik gabe’ kanpaina berria, 10.000 bonu eskainiko dituena. Beraz, guztira 100.000 euro aurreztu ahal izango dituzte udalerriko kirol instalazioetako erabiltzaileek. Zehazki, pertsona bakoitzak 120 euroko deskontua lortu ahal izango du, gehienez 12 bonu eskuratu ahal izango baititu. Bakoitzak hilabete bat adierazten du, eta ezin da hilabete bakoitzeko kuotarako bonu bat baino gehiago metatu.
Bonuak Udalaren webgunean (kanpaina martxan dagoenerako aktibatuta egongo da) eskuratu ahal izango dira martxoaren 3ko 09:00etatik aurrera izakinak amaitu arte. 65 urtetik gorakoek bonuak aurrez aurre erosteko aukera izango dute Gu Dendariren bulegoan, Muguru plazan, 09:00etatik 14:00etarako ordutegian. Bonuak martxoaren 31ra arte izango dute balioa ordainbide gisa, eta kreditu txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango dira.
Bultzada komertziala
Herritarren artean kirola egiteko ohitura sustatzeaz gain, kanpaina honek udalerriko kirol zentroak ere sustatzen ditu. Izan ere, Galdakaok hainbat jarduera egitea errazten duten instalazioak ditu, kirol premia pertsonalak eta kolektiboak asetzeko aproposak.
Horregatik, Udalak galdakoztar guztiak animatzen ditu kanpainan parte hartzera, aktibo mantendu eta kirolaren onurez goza dezaten.