Familia zornotzarrei zuzenduriko jarduera guztiak indartze aldera, Amorebieta-Etxanoko Udalak Ludoteka Familian egistamoren eskaintza sendotzeko apustua egin du. Izan ere, programa hau aisialdi eta ikaskuntza partekaturako gune bat eskaintzeko diseinatutako ekimena da eta helburu du familia loturak indartzea, giro atseginean eta jarduera hezitzaileen bidez.
Gauzak horrela, Udalaren aginte planean jasotakoa betez, iaz jada tailer eta ikastaro eskaintza zabaldu zen eta aurten, indartze prozesu horri jarraiki, programak urrats bat gehiago eman du, familiei zuzenduriko jarduera guztiak Ludoteka Familian programaren barruan txertatuz, ipuin-kontalari saioak barne. Horrez gain, berritasun gisa, Zabalik gaude! ekimena jarri da martxan. Horri esker, ludoteka hilabetean behin, larunbat goizetan, familientzako jolas libreko espazioa bihurtuko da.