Datorren asteburuan Aulestiko probalekuan kintopekoen eta zaldi nagusien Euskadiko Txapelketak lehiatuko dituzte zapatu-domekan, Aulestiko Udalak eta Euskadiko Herri Kirol Federakundeak elkarrekin antolatuta.
Urtarrilaren 25ean, kintopekoen txanda izango da eta 20.00etatik aurrera izango da lehia. Aurten ere hiru partaide lehiatuko dira: Busturiako Angel Txertudi, Nabarnizko Jatetxe Nabarniz eta Aulestiko Ibekohondo.
Igandean, aldiz zaldi nagusien txapelketa ospatuko da 18.00etatik aurrera. Kasu honetan parte-hartzaileak Fikako Garzia, Zallako Enkarterri Turf Power eta, larunbateko lehiatik errepikatuko duen partaide bakarra, Nabarnizko Jatetxe Nabarniz izango dira. Bi txapelketetako partaidea erreserban dago Zumaiako Talaia Jatetxean.