Busturialdeko Gabonak gozatzeko prestGautegiz-Arteagako udala
Gautegiz-Arteaga, Forua eta Murueta udalerriek prest dituzte datozen egunetako Gabonetako programazioak. Gautegiz-Arteagaren kultur programazioa gaur bertan hasiko da Artiako abesbatzaren emanaldiarekin arratsaldeko 20:00etan.
Bihar, abenduak 21, Bizkaiko pala txapelketak jokatuko dira 10:00etatik aurrera, eta 12:30ean egutegiaren aurkezpena egingo da Udaletxean. Bestalde, abenduaren 23an Olentzero eguna ospatuko da eta herrian zehar abestuko da arratsaldeko 15:30ean hasita.
Programazioak abenduaren 28an jarraituko du Zuresku egur jolas tradizionalekin frontoian eta urtarrilaren 4an umeen parkea zabalduko da udal pilotalekuan goiz eta arratsaldez. Bukatzeko urtarrilaren 5ean erregeen kabalgata izango da.
Muruetan ere ekitaldi ezberdinak antolatu dira Gabonetarako gaurtik hasita. Horrela, gaur, arratsaldeko 20:00etan udal egutegiko aurkezpena egingo da, eta abenduaren 26an Murueta Films eta Pintxo pote ekimena egongo da 18:00etatik aurrera Mikel Zaldegiren eskutik. Bestalde, abenduaren 29an, Umeen Gaboneetako Parkea izango da 17:00etan eta urtea bukatzeko Murueta Ezagutuz ibilaldia egingo da herritik zehar. Eta urtarrilaren 3an Txorien Janlekuak egiteko tailerra eskainiko da.
Foruan, berriz, gabonetako oporraldiko ume eta gaztetxoentzako doako tailerrak antolatu dituzte abenduaren 26an eta 27an J.M. Torrealdai Kultur Etxean, Amaitzeko urtarrilaren 3an Barakaldoko Umeen Gabonetako Parkera irteera egongo da.
Gogoratzeko
Olentzero eta Mari Domingi. Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an helduko dira: Foruara 13:00etan Urdaibaiko etartera; Muruetaren kasuan 15:30ean helduko dira Kanpantxutik hasita, etxez etxe agurtuz eta opariak banatuz eta Gautegiz-Arteagara 17:30etatik aurrera helduko dira.
Erregeak. Erregeak 15:30ean iritsiko dira Muruetara, Larrabetik, etxez etxe agurtuz eta opariak banatuz; Gautegiz-Arteagan ere egongo dira.