Gordexolako Udalak gaur ezagutzara eman du DEMAk, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, bultztutako Anezka programa, enpleguaren bilaketa eta ekintzailetza errazteko. Programa honi esker, parte-hartzaileek norberaren lanerako gaitasunak indartu daitezke, ezagutza kolektiboa sortzen da eta elkarri laguntzeko helburu bat sortzen da: norbere kontura edo besteren kontura lana lortzea. Programak parte-hartzaileei borondatea eta konpromisu handia eskatzen die. Izen emateko epea 2024ko irailaren 30ra arte irekita egongo da.

Izen emateko DEMAren webgunean (www.dema.eus/anezka_eu) dagoen eskaera-galdeketa bete beharko dute parte hartu nahi dutenek eta horrekin batera curriculum vitae erantsi. Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 30era arte egongo da. Anezkaren garapen aktiborako epea: 15 aste, 2024ko urriaren 16tik 2025eko otsailaren 7ra.

Anezkaren edukia eta garapena

Hogei laguneko talde batek osatuko du Anezka, denek lan-eskatzaile gisa Lanbide-Euskal Enplegu

Zerbitzuan izena emanda egon behar dute.

15 asteko iraupen zuzena izango du (parte-hartzaileekin zuzenean jarduteko iraupena), baldin eta partehartzaileak lehenago lanpostua aurkitzen ez badu, eta jarduera nagusiak hauek izango dira:

• Talde-saioak, talde dinamikak, prestakuntza-saio laburrak eta lan taldeko bestelako ekintzak.

• Harremanak enpresekin eta giza baliabideen arduradunekiko saioak.

• Enplegua bilatzearekin lotura zuzena duten gaietan adituek emandako tailerrak.

• Enpresa ekintzailetzari buruzko lantegiak.

• Saioak; astean 3 egunetan, goizez: aurrez aurrekoak 4 ordukoak, eta online ordu 2 t´erdikoak

Parte hartzeko baldintzak

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete eta egiaztatu beharko dituzte:

• Adin nagusikoak izatea

• Bizkaian bizitzea eta bertan erroldatuta egotea

• Lan-eskatzaile gisa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.

• Informatikaren oinarrizko ezagutzak izatea, eta interneterako sarbidea

• Gaztelania edota euskara menderatzea.

• Beste enplegu-anezka batean parte hartu ez izana.

• Lanerako baimena izatea, behar izanez gero.

Hautatze prozesua

1. Demako web orrialdean izena ematea

2. Izena emandako pertsona guztiei bilera orokorrera deituko zaie programari buruzko informazioa emateko eta

izan ditzaketeen zalantza guztiak argitzeko. Helburua informatzea da eta eskatzaileek hautatze-prozesuan

jarraitzea ala ez erabakitzea.

3. Geroago, baldintzak betetzen ez dituzten eskariak baztertutakoan, taldekako elkarrizketak, edota elkarrizketa

indibidualak egingo dira.

4. Aukeratutakoei eta aukeratuak izan ez direnei ere prozesuaren berri emango zaie telefonoz edo posta

elektronikoaren bidez.

5. Behin aukeratutakoa izanez gero honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

• NANaren kopia

• Lanbide-k luzatutako agiria (DARDE)

• Bizitza laborala

• Erroldatze-ziurtagiria