Indarkeria matxistaren biktimak laguntzeko plataforma ireki dute Bermeon
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Esnatu zerbitzua, indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa emateko arreta ematen hasi da Bermeon. Foru Aldundiaren arduradunekin zenbait bilera izan eta gero, zerbitzua Bermeon ere ematea lortu da. Gaur bertan sinatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bermeoko Udalaren arteko hitzarmena, eta horretarako Bermeora bertaratu dira Teresa Laespada Martinez Bizkaiko Foru Aldundiko enplegua, gizarte kohesioa eta berdintasuna sustatzeko diputatua, Gizarte Inklusioa sustatzeko zuzendari nagusi Oscar Seco eta Elena Alvarez emakumeak babesteko eta familiei laguntzeko zerbitzuko burua. Bermeoko Udaletik, berriz, Nadia Nemeh Shomaly alkatea, Arantza Ormaza Tarantino Berdintasuneko zinegotzia eta Endika Etxebarria Telleria Gizarte Ongizate Saileko zinegotzia egon dira hitzarmena sinatzeko ekitaldian.
Esnatu zerbitzua eguaztenetan dago Bermeon, 09:00etatik 14:00etara. Hala eta guztiz ere, ordutegia zerbitzua eskatzen duten pertsonen beharrizanetara egokitu daiteke. Zerbitzua jasotzeko bide bi daude: gizarte langileen bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundiko webgunearen bitartez. Arreta jasotzeko ezinbestekoa izango da hitzordua eskatzea.
Arantza Ormaza Tarantino, Berdintasun Zinegotzia “pozik” dago zerbitzua Bermeon eskaini ahal izatearekin. “Bermeoko Udalera sartu bezain pronto, Berdintasun Sailetik lantzen ibili garen proiektua da. Aukera ederra da Esnatu Bermeon izatea. Gutxi-gutxika ematen ari garen aurrerapausoen emaitzak ikusten ari gara, eta poztekoa da”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Athletic Gipuzkoa Eskola, campeón de la 21º edición del torneo internacional Lointek Amorebieta-Etxano CUP
-
Ermua celebra este miércoles la primera edición de su gala del deporte
-
El PNV de Lekeitio acusa al equipo de gobierno de falta de visión de futuro
-
Amorebieta-Etxano cambia de ubicación la parada de taxis desde este martes