Herriz herri mugitzen den Bizkaiko Foru Aldundiko garbigune mugikorra Galdakaon izango da eta herriak jasoko duen bigarrena da. Garbigune berria uztailaren 22tik abuztuaren 6ra arte herritarrentzako zabalik egongo da, Ardanza Lehendakariaren parkean egongo da. Hauek izango dira jaurti daitezkeen hondakinak:
• Etxeko tresna txikiak
• Sukaldeko tresnak
• Etxeko olioa ontzi itxietan
• Telefono mugikorrak
• Kableak
• Pinturak eta disolbatzaileak
• Aerosolak
• Kutsatutako xurgatzaileak
• Tonerrak
• Tinta kartutxoak
• Metalezko kapsulak
• Plastikozko kapsulak
• Pilak
• CDak, DVDak eta kaseteak
• Erradiografiak
Horrez gain, Galdakaoko Udalak herritarrei gogorarazten die badagoela garbigune mugikor bat etenik gabe herrian, aste eta egunen arabera gunez aldatzen dena:
- Hileko 1. asteko astelehen, astearte eta asteazkenetan, Aperribaiko liburutegi inguruan.
- Hileko 1. asteko ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan, Sixta Barrenetxean.
- Hileko 2. asteko astelehen, astearte eta asteazkenetan, Urreta parkean.
- Hileko 2. asteko ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan, Fray Romualdon, kiroldegiko alboan.
- Hileko 3. asteko astelehen, astearte eta asteazkenetan, Berezikoetxen.
- Hileko 3. asteko ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan, Agirre Lehendakariaren plazan.
- Hileko 4. asteko astelehen, astearte eta asteazkenetan, Ardanza Lehendakariaren plazan.
Bestetik, bilketarako minipuntuetan cd eta dvd-ak, inprimagailuetarako kartutxoak, pilak, plastikozko tapoiak, telefono mugikorrak eta kontsumo baxuko bonbillak jasotzen dira, eta baita tamaina txikiko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak ere: kalkulagailuak, telekomandoak, bizar-makina elektrikoen modukoak etab. Honako lekuetan daude bilketarako minipuntuak, egonkorki:
- Aperribaiko HI inguruan.
- Sixta Barrenetxean, Zuatzuaurre parean.
- Bizkai kalean, kiroldegiaren ondoan.
- Juan Bautista Uriarte kaleak Zamakoarekin bat egiten duen gunean.
Tamaina handiko hondakinen bilketa ere egiten du Udalak, aurrez abisatuta. 944 256 720 telefono zenbakira deitu behar da abisua emateko, eta bertan adieraziko da zein egunetan batuko diren bota nahi diren hondakin handiak.
Galdakaoko Udalak herritarrei eskatzen die kontzientziaz jokatzeko, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, berrerabiltzearen alde egiteko eta kudeaketa okerrak ingurumenean zein herriaren garbitasunean duten eraginean pentsatzeko.