Lurraldean talentua garatu, erakarri eta fidelizatzea helburu duen 'Bizkaia with the talent' izeneko marka berria jarriko du martxan Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailak. Ekimen horren bidez, enpresek gero eta gehiago behar duten talentu zientifiko-teknologikoari erantzuna emango zaio.
«Bizkaia with the talent» estrategia garapen-fase ezberdinetan dauden 13 lankidetza-proiekturen bidez eta hastear dauden beste proiektu gehigarri batzuen bidez gauzatuko da. 40 erakunde baino gehiago dira proiektu horien buru: unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak, klusterrak, enpresa-elkarteak, erakundeak eta Bizkaiko enpresa nagusiak, besteak beste. Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du 2027ra bitartean 10 milioi euroko inbertsioa egiteko, estrategia hori hedatzeko prozesuan.
Gaur egun martxan dauden proiektuak hauek dira:
- Talentuaren Behatokia.
- Gazteen motibazioen azterketa.
- ETEentzako sentsibilitsazioa (Labo-Talentua programa).
- STEM bokazioak: Ezagutu etorkizuneko lanbideak.
- STEM trebetasunetan dagoen arrakalaren azterketa.
- Digital Talent Hub.
- Smart Grids Academy.
- Enpresentzako talentu-estrategian formakuntza
- Talentuaren autodiagnostikoa, ETEentzat.
- Place Branding.
- Nazioarteko ikasleak erakartzea -
- «Welcome to Bizkaia» Nazioarteko Harrerari buruzko Gida
- Talent House.
Laster, webgune berri bat jarriko da abian, «Bizkaia with the talent» ezagutarazteko. Arlo honetan Bizkaiko enpresei zuzendutako proiektuei, ekitaldiei eta zerbitzu berriei buruzko informazioa emateko tresna izango da.
«Bizkaia with the talent» sortuta, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du lurraldean talentua erakartzeko eta garatzeko konpromisoa, eta indartu egin du berrikuntza eta hazkunde jasangarriaren arloan pertsona guztientzat erreferente izateko duen posizionamendua. Bizkaian, talentua faktore kritikoa da trantsizio teknologikoak eta berdeak dakartzaten aukeretan aurrera egiteko eta aukera horiek aprobetxatzeko; izan ere, talentuak baldintzatu egiten ditu lurraldeko enpresa-sarearen lehiakortasuna eta pertsonen ongizatea.
«Bizkaia with the talent» markaren parte dira hauek: Acicae, Aice-Izea, Arteche, Artizarra Fundazioa, ASLE, Bilboko Udala-Bilbao Ekintza, Basque Food Cluster, Basque Health Cluster, BBK Fundazioa, BEAZ, Bizkaia Talent, Bizkaiko Foru Aldundia, CAF, Cebek, CIE Automotive, Deustuko Unibertsitatea, FVEM, Gaia-Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea, Gestamp, Hetel, Iberdrola, Ikaslan Bizkaia, Ingeteam, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia, ITP Aero, Konfekoop, Mondragon Corporation, Mondragon Unibertsitatea, Novia Salcedo Fundazioa, Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Petronor, Sener, Telefónica, UPV/EHU eta Velatia.