Tokiko elkarteen ekimenak sustatzeko, euskara bultzatzeko eta helduen etxebizitzak berritzeko dirulaguntzen deialdiak irekiko ditu Durangok
Herritarren beharrizanak betetze alder, Durangoko Udalak 301.000 euroko aurrekontua bideratuko du tokiko elkarteen ekimenak bultzatzeko, euskara sustatzeko eta helduen etxebizitzak berritzeko 12 dirulaguntza deialdi abiarazteko.
Dirulaguntza hauek hainbat jarduera eta proiektu babesteko diseinatu dira, kultura eta kirol ekimenetatik hasi eta gizarte ekintza eta euskara sustatzeko programetaraino.
Dirulaguntzen helburua tokiko elkarteen parte-hartze aktiboa indartzea da, komunitatearen bizitza kulturala, soziala eta kirol arloan aberasten duten ekintzak bultzatuz. Durangoko Udalak berresten du tokiko elkarteak laguntzeko eta herritarren onura dakarten ekimenak bultzatzeko konpromisoa.
Eskaerak Durangoko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira (dokumentu digitalarekin) edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (Barrenkale, 17). Online izapidea egiteko, bisitatu esteka hau (ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa).
Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu: www.durango.eus/dirulaguntzak.
Hurrengo taulan laburbildu dira deialdiak, zenbatekoak, eskaerak aurkezteko azken datak eta informazio gehiago lortzeko estekak:
- Haurrei eta gazteei zuzendutako ekimenak - 20.000 € - 2024/06/05gazteria@durango.eus
- Kirol jarduerak - 35.000 € - 2024/06/05 - gazteria@durango.eus
- Kirol-fitxak eta arbitrajeak - 35.000 € - 2024/06/05 - gazteria@durango.eus
- Goi-mailako kirolariak - 10.000 € - 2024/11/29 - gazteria@durango.eus
- Ezohiko kultura-ekimenak - 5.000 € - 2024/11/15 - kultura@durango.eus
- Kultur jarduera tradizionalak - 78.000 € - 2024/06/12 - kultura@durango.eus
- Euskara sustatzeko ekimenak - 38.000 € - 2024/06/12 - euskara@durango.eus
- Euskara sustatzeko aldizkako argitalpenak - 10.000 € - 2024/06/12 - euskara@durango.eus
- Euskara bekak - 12.500 € - 2024/07/15 - euskara@durango.eus
- Kanpoko errotuluak eta web orriak euskaraz - 5.000 € - 2024/10/31 - euskara@durango.eus
- Gizarte-ekintzak - 45.000 € - 2024/06/19 - gekintza@durango.eus
- Gutxienez 75 urteko pertsonentzako etxebizitzak eraberritzeko obrak - 7.500 € - 2024/11/29 - gekintza@durango.eus
Durangoko Udalak deialdi hauetan parte hartzera eta animatzen ditu elkarte eta pertsona interesdunak. Dirulaguntza hauekin, proiektuak ekonomikoki babesteaz gain, ingurune kolaboratibo eta dinamikoa sustatu nahi da, herritar guztien onurarako.