Astearte honetan, maiatzaren 14an, abiarazi egin du Getxoko Udalak herriko auzoak eta txokoak eta beren izenak ezagutzera emateko toponimia ibilbideak delako ekimenaren edizio berri bat, Bizarra Lepoan elkartearekin batera antolatutakoa.

Parte hartzaileek ibilbide horietan udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak. 

Ibilbideak doakoak dira eta, herritar orori, ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta daude. Ibilbideak hurrengoak izango dira:

  • Portu Zaharra: maiatzaren 14an, 18:30ean. Irteera San Nikolas eta Basagoiti kaleen arteko gunetik.
  • Andra Mari-Getxo bizikletaz: maiatzaren 16an, 17:00etan. Irteera frontoitik .
  • Neguri: maiatzaren 22an, 18:30ean. Irteera Karmen eleizatik.
  • Algortako Satistegi-Alango:  maiatzaren 28an, 18:03ean. Irteera Satistegi plazatik.
  • Areeta: maiatzaren 30ean, 18:30ean. Irteera Bizkaia Zubia plazatik
  • Algortako Satistegi-Usategi: ekainaren 4an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
  • Fadura-Hezeguneak: ekainaren 6an, 17:00etan. Irteera Fadura kiroldegitik.
  • Portu Zaharra: ekainak 11an, 18:30ean. Irteera San Nikolas plazatik.
  • Andra Mari: ekainaren 13an, 18:30ean. Irteera eleizatik.
  • Punta Begoña: ekainaren 18an, 18:00etan. Irteera Galerietako atetik.
  • Romo: ekainaren 20an, 18:30ean. Irteera Ibaiondotik. 

Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute. 

Informazio gehiago behar izatekotan, edota izenemateak egieteko, getxo.toponimia@gmail.com helbide elektronikoan  eta 627 899 320 telefono zenbakian egin ahal izango dira.