Urtero bezala, Durangoko Udalak hainbat ekintza prestatu egin ditu datorren larunbatean, maiatzaren 18an, mundu osoan zehar ospatuko den Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Hala, artea, zientzia eta teknologia batuko dituen egitaraua aurkeztu egin du Udalak. Nobedade gisa, 10 urtetik gorako gazte gogotsuentzat bereziki diseinatutako 'Art-Bot' tailerra egingo da Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Ekitaldia STEAM — Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika — ikuspegiaren barruan hainbat diziplinen integrazioa esploratzeko eta ikasteko plataforma gisa sortu da. Parte hartzaileek ingeniaritza eta artea uztartzen dituen sormen prozesu batean murgiltzeko aukera paregabea izango dute, beren margolari robotei bizia emateko.
Tailer dinamiko honetan, bertaratzen direnek teknologian eta diseinuan trebetasunak garatuko dituzte, beren sormen artistikoa pizten duten bitartean. Robot margolari bat eraikitzean, robotikari eta programazioari buruz ikasteaz gain, teknologia adierazpen artistikorako tresna izan daitekeela ere esperimentatuko dute. Ikuspegi praktiko eta hezitzaile hori museoak diziplina arteko hezkuntza eta berrikuntza sustatzeko duen konpromisoaren erakusgarri da.
Tailer honetarako plazak mugatuak dira, eta horrek esperientzia pertsonalizatuagoa eta aberasgarriagoa bermatzen die parte-hartzaile guztiei. Horregatik,aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da , hezkuntza-esperientzia paregabe honetan lekua ziurtatzeko. Udalak interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu honako esteka honen bidez erregistratzera.