Aste honetan eman ditu ezagutzera Amorebieta-Etxanoko Udalak uztailaren 15etik 27ra bitartean ospatuko diren Karmen eta Santanatxuko jaietan egingo diren 23 kontzertuak, gustu eta kolore guztietakoak, haur, nerabe, gazte zein helduei zuzendurikoak. Kontzertuen artean nagusitzen dira, besteak beste: Gatibu, Esne Beltza, Izaro, Kaotiko, Mikel Urdangarin, En Esenzia, Benetan Be, Süne, Tanxugueiras, Nia Caro edota Nils Van Zandt DJak. Horiez gain, bereziki gazteei zuzenduriko kontzertu ugari ere izango dira, Megastar FM irratiaren eskutik.

Herritarrekin elkarlanean antolatutako jaiak

Aurtengo kontzertu egitarauak musika estilo desberdinak batzen ditu, zornotzarre guztiei, aukera anitz bezain zabala eskaintzeko. Horretarako, hain zuzen, joan den urte amaieran, Jai Batzordearekin elkarlanean, herritarrei zuzenduriko galdetegi publikoa egin zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak, Karmen eta Santanatxu 2024ko jaietako kontzertuetarako proposamenak eta iradokizunak jasotzeko, modu horretara, biztanle guztien interesak eta gustuak islatzen dituen jai-programa bat diseinatu ahal izateko.

Hona hemen kontzertu egitarau osoa:

  • Uztailak 15: Gatibu – Akerbeltz – Micky
  • Uztailak 16: Seiren
  • Uztailak 19: Eztandap – Izaro
  • Uztailak 20: En Esenzia – Tanxugueiras – Pary & Tiza
  • Uztailak 21: Benetan be
  • Uztailak 23: Mikel Urdangarin
  • Uztailak 24: La década prodigiosa – Esne Beltza – Zutik
  • Uztailak 25: Lehian
  • Uztailak 26: Mariachi imperial, Elegancia Mexicana – Süne – J Martina
  • Uztailak 27: Adexe y Nau – Cesar AC – Hilario – Nia Caro – Nils Van Zandt – Supercremalleras – Kaotiko