Urtero bezala, Getxoko Udalak parte hartuko du ostiraletik igandera bitartean, hau da, maiatzaren 10etik 12ra, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-BEC erakustazokan egingo den Expovacaciones izeneko azokan. Bertan, bere eskaintza turistikoa erakutsiko du. Ostiralean eta larunbatean goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara bisitatu ahal izango da stand-a, eta igandean, aldiz, 10:30etik 19:00etara.

Getxok Euskadi-Eusko Jaurlaritza standean hartuko du parte eta bertan turismo-zerbitzuen eta -jardueren eskaintza erakutsiko du. Bilbo – Bizkaikoan ere modu aktiboan arituko da; hor lurralde historikoko eskualdeak eta udalak dira arreta-gune. Gune horrek Iron River 360 gradutan murgiltzeko aretoa izango du, bisitariak esperientzia multisentsoriala eta interaktiboa gozatuko du eta Bizkaia industrialaren historia eta paisaiak ezagutuko ditu, itsasadarra ardatz nagusi duten zortzi ibilbideren bitartez. Getxoren proposamena Etxe Handien Pasealekua izeneko 4. ibilbidean dago jasota. Ibilbidea Bizkaia Zubian hasi, Evaristo de Churruca ingeniariaren monumentutik eta Areetako kaiaren pasealekutik jarraitu, Etxe Handien interpretazio-paneletan zehar, Punta Begoñako galerietara iritsi eta Portu Zaharrean amaituko da.

Gaur egun, Getxoko 36 enpresak eta ostalaritzako 300 establezimenduk eta gourmet-dendak udalerriaz gozatzeko 58 plan, esperientzia turistiko eta plan alternatibo eskaintzen dituzte.

Bestalde, Getxoko Udalak herrian egin ahal izango diren plan guztien berri emateko webgune bat aktibatu egin du, esteka honetan kontsultatu daitekeena.