Zahartze Aktiboko udarako programazioa aurkeztu du Getxok
Urtero bezala, Getxoko Udalak martxan jarriko du aurtengo udan 60 urtetik gorako pertsonei bideratutako Zahartze Aktiboko programaren edizio berri bat. Besteak beste, gizarte eta kirol jarduera ugari egingo dira, ohikoak diren tailerraz gain.
Jarduerak RKEn
RKE-Romo Kultur Etxean izango diren doako tailerrak hurrengoak izango dira: Café en compañía, astelehenetan, 10:30etik 12:30era; Retos para la mente, astelehenean, 17:00etatik 18:00etara; Irakurketa erreza, ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara; eta Smartphone, astearte eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara. 60 urtetik gorako edadetu interesatuek izena eman beharko dute ekainaren 10etik 17ra RKEko hirugarren solairuko +60 Dinamizazio Zerbitzuan edo 94 466 00 22 telefono zerbitzuan.
Bestalde, Zineadin zinema zikloak Historias de una indecisa filmaren proiekzioa eskainiko du ekainaren 27an, eta 3 bodas de más uztailaren 18an, biak 18:30ean hasita. Udako eskaintzan gidatutako bisitak ere izango dira, eskariaren arabera antolatuta.
Kanpoaldeko jarduerak
Laugarren urtez jarraian, Gimnasia kostaldean izeneko jarduerak berriro itzuliko dira, ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean, 10:00etatik 11:00etara, astelehen eta asteazkenetan Txurruka parkean; astearte eta ostegunetan Ereagako parkean eta ostiraletan La Bola parkean. Gainera, aquagym jarduera bat izango da Ereagako hondartzan, astearte eta ostegunetan, 11:15etik 12:00etara. Azkenik, ordu berean, baina larunbatetan kalistenia saioak izango dira eta yoga saioak igandeetan.
Jarduera horiek doakoak izango dira eta ez da ez da izenematea egin behar.
Temas
Más en Bizkaia
-
Rock y pop electrónico en la despedida de los conciertos Bereziak
-
Mañu se prepara para celebrar las Fiestas del Carmen del 16 al 19 de julio
-
La historia, la costa y la cultura se dan cita este mes de julio en Lekeitio con actividades para todos
-
Las cinco notas de corte más altas de la EHU están en Bizkaia