Getxoko Udalak zabaldu egin du uztailean zehar egingo diren udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea. Aurten 228 plaza eskainiko dira, aurreko urtean baino 36 gehiago, eta udalerrian erroldatutako 2012 eta 2019 urteen artean jaiotako umeak inskribatu ahal izango dira.
Udalekuak uztailean egingo dira Geroa Ikastola, San Inazio eta Romo ikastetxe publikoetan. Bi asteko bi txanda egongo dira uztailean: 1etik 12ra eta 15etik 30era. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara edo 09:00etatik 17:00etara izango da (azken honetan bazkaria barne). Larunbat, igande eta jaiegunetan eta uztailaren 26an ez da egongo udalekurik.
Prezio orokorrak 128 euro (09:00etatik 14:00etara) eta 194 euro (09:00etatik 17:00etara) dira. Murriztuak (DSBE eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenentzat edo familia ugarikoak direnentzat) 58 euro edo 87,70 euro dira, hurrenez hurren.
Izen-emateak bi modutan egin ahal izango dira: alde batetik, online, Getxoko udal webgunearen 'Gazteria' atalean;honela egingo dira; eta bestetik, aurrez aurre, Gatebulegoan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Informazio gehiago behar izatekotan, Algortako Torrene kaleko 3an kokatutako Gaztebulegoan (Gazte Informazio Bulegoa) eska daiteke.
Aurrez aurreko arreta-ordutegia hurrengo hau izango da: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakia 688 88 09 85 da, eta posta elektronikoa gaztebulegoa@getxo.eus