Maiatzaren 5etik aurrera hileko lehen igande guztietan, udalerria ezagutzera emateko 'Getxo, puntatik puntara' izeneko paisaia-ibilbideen programa abiaraziko du Punta Begoña Fundazioak. Ibilbideak euskaraz edo gaztelaniaz izango dira, egutegiaren arabera, eta prezioa 3 eurokoa izango da pertsonako. Izen-emateak webgunean egin daitezke.  

Punta Begoña Fundazioak “Getxo, puntatik puntara” izeneko paisaia-ibilbideen programa jarriko du abian, udalerriaren historia modu atsegin eta praktikoan, naturarekin harremanetan eta edertasun eta berezitasun handiko paisaien bidez ezagutarazteko ekimena.

Igandean Galeako gotorlekuan 10:30ean hasiko da 4,5 kilometroko ibilbidea, Punta Galea eta Punta Begoña artean. Bertan, gaur egunera arte ekarri gaituzten gertaera historikoak eta Getxok Bizkaiaren eta Euskadiren garapen sozialean izan duen garrantzi nabarmena ezagutaraziko dira. Eguraldi txarra izanez gero, aldez aurretik jakinarazita, ibilbidea Punta Begoñara eramango da, eta bertan, mugarri historikoak azalduko dira galerietako espazioetan.

Ibilbidea

Pasealekuan eta geltokietan zehar, duela milioika urte gertatu zen flysh-aren eraketa-prozesura hurbilduko dira parte-hartzaileak, baita gure planetaren eraldaketa geologikoen eta giza eraldaketen zergatira eta gure lurralderik hurbilenean izan zuten eraginera ere.

Duela ia 5.000 urte Getxon aire zabalean egin ziren lehen kokaguneek Punta Begoñako kokapenaren garrantzia islatuko dute, itsasadarraren Abra menderatuz, eta bertan sortu ziren eta gaur egunera arte iritsi diren jokabide eta jarduera sozial, ekonomiko eta hiritar berriak azalduko dituzte, egungo errealitatea neurri handi batean azalduz.

XII. mendeko landa eremuko Getxo ere ezagutuko da, Santa Maria monasterioan ardatza duena, baita Algortako arrantza gunea ere. Ibilbidean zehar ezinbesteko geldiuneak izango dira, istorio eta pasadizo atsegin eta dibulgatzaileak tartekatuz, XVII. mendetik aurrerako Abrako defentsa-sistemak, XIX. mendearen erdialdetik aurrerako abiatze ekonomikoaren fasea, itsasadarraren eraldaketa, kanpoko portuaren eraikuntza eta egungo Getxoren sorrera eta garapena.

Galerietara iritsita, egindako ibilbidean “atzera begiratu” ahal izango dute talaiatik, eta, ikusiko dute, nola agertzen diren era batera edo bestera mugarri historiko horiek guztiak (flysh-a, kokaleku neolitikoa, defentsa militarra, abiatze ekonomikoa, gerrak, negozioak eta aberastasunak, azpijokoak, krisia…) Punta Begoñako paisaia kulturalean.