Gaztelugatxeko San Juanerako bisita gidatuak eskainiko ditu Bermeoko Udalak Aste Santuan
Bermeoko Turismo Bulegoak bisita gidatuak eskainiko ditu Aste Santuan Gaztelugatxeko San Juanera. Bisita horiek martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean egingo dira. Horrez gain, haraino joateko autobus zerbitzua eskainiko du baita ere Bermeoko Udalak.
Bisitek hiru helburu nagusi dauzkate: garraio publikoa sustatzea CO2 emisioak murrizteko eta aparkatzeko arazoak saihesteko, bisitariak Bermeora erakartzea, eta hauek Gaztelugatxeko balio naturalak eta historikoak zeintzuk diren lehen eskutik jasotzea.
Bermeoko Turismo Bulegoak hurrengoa eskaintzen du: Bermeotik Gaztelugatxeko San Juanerako joan-etorria autobusez, gida laguntzailea eta Gaztelugatxera sartzeko tiketaren kudeaketa. Bi ordu eta erdiko bisita gidatuak izango dira, eta 10:00etan eta 12:00etan aterako dira Lamerako autobus geltokitik.
Gaztelugatxeko San Juan Bermeoko zati eta esentzia da. Modu horretara, bisita gidatu hauen bitartez, bisitariek Gaztelugatxeko San Juanen nortasuna hobeto ezagutzeko aukera izango dute, bermeotarren sinesmen, erritu eta ohituren bidez; baseliza ere bisitatutako dute.
Era berean, Gaztelugatxeko San Juan inguruko ingurumen-berezitasunak ezagutzeko aukera izango dute erreserba egiten dutenek. Inguru eder horretan, Matxitxako lurmuturra ere badago, bere bi itsasargiekin. Hala, inguruko historiari eta jarduerari lotutako baliabideak eta bitxikeriak ere azalduko dizkiete.
“Ingurune babestu hori guztion artean zaindu beharra daukagu. Zerbitzu honekin Gaztelugatxeko San Juaneko esperientzia bultzatu nahi dugu, ikuspegi ekoturistiko batetik”, adierazi dute Turismo Bulegoko arduradunek.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los aeropuertos cercanos a Bilbao se preparan para la invasión inglesa
-
Denuncian la situación de las colonias de gatos en Galdakao: "Me dijeron que podían comer lagartijas”
-
Barakaldo se lo pasa en gigante en Euskaraldia
-
La Feria del Disco Internacional llega a Bilbao: "He pagado 155 euros por un vinilo y me parece barato"