Síguenos en redes sociales:

Asteburuan jaiak izango dira Bermeoko Demiku auzoan

Mendi martxa herrikoa izango da biharkoan eta ahiezko tostada txapelketa igandean

Asteburu honetan, gaurtik hasita eta igandera arte, Bermeoko Demiku auzoko jaiak ospatuko dira, hainbat ekitaldirekin. Besteak beste, mendi martxa herrikoia, tostada txapelketa, umeen-tzako jolasak eta musika izango dira gozagarri auzunera hurbiltzen direnentzako.

Bada, gaur bertan txupinazoari ekingo diote (11:30ean) eta ondoren meza izango da. Biharkoan hitzordu garran-tzitsu bati ekingo diote, izan ere, Demikuko Mendi Martxa ospatuko da, 12:00etan. Ekimenean parte hartzeko “ezinbestekoa izango da izena ematea, eta 11:30etik aurrera egin beharko da baselizaren ondoan”. Parte hartzaileek euro bat ordaindu beharko dute, “eta batutako dirua auzoko baselizaren manten-tze eta berriztatze lanak ordaintzera bideratuko da”.

Igandean umeentzako jolasak (11:15ean) eta ohikoa izaten den ahiezko tostada txapelketa egingo da. 14:30ean izena eman beharko da lehiaketan parte hartzeko eta 15:00etan izango da sari banaketa. Hiru sari nagusiez gain (60, 40 eta 20 euroko otzarak), Demikuko auzotar batentzako sari berezia egongo da (40 euroko otzara).