Lurraldeko hainbat udalerritatik igaro eta gero, ostegun honetatik bertatik hasita eta abenduaren 17ra bitartean, Balmasedako Horcasitas Jauregia izango da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ertibil BIzkaia ikus-arteen erakusketa ibiltariaren egoitza. Bertan ikusi ahal izango da erakusketa hau osatzeko lanean aritu diren 18 sortzaile berrien obrak.

Ertibil Bizkaia 2023an saritutako artistak hauek dira: Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal. Horien ondoan honako hauek daude: Imanol Abad Martínez & Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro González Osés, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernández eta Amaia Santamaria Andres.

1983tik Ertibilen helburua Bizkaian sormen-lana egiten duten artista berriei laguntzea eta horien obrak sustatzea da. Begoña de Ibarrak Rekalde Aretoko aurkezpenean zehaztu zuenez, "Ertibilek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu. 41 edizioko ibilbidearekin, Ertibil erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi berritzaileena eta sortzaileena hartu du, eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukera eman digu".

Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.