Síguenos en redes sociales:

Abenduaren 2an ospatuko da Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioa

Urtero bezala, egoera ezinhobean dauden jostailuek bigarren aukera bat izango dute Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioari esker. Aurten abenduaren 2an ospatuko da, larunbatean, Herriko Plazan, eta Sahara Salamekin lankidetzan antolatuko du Udalak.

Bostehun bat ikaslek beren jostailuak salduz lortzen duten dirua eraberritze, gosari eta eskola-material berri bihurtuko da Barakaldorekin senidetutako Saharako Tisla herriko haurrentzat. "Bizkaian ez dago horrelako zerbait egiten den udalerririk. Oso harro gaude jarduera horri bizia ematen inplikatzen diren ikasleekin eta guraso-elkarteekin; jarduera hori, batez ere, solidarioa da, eta ikasleei erakusten die nola eman dakiekeen bigarren bizitza jostailuei, eta, aldi berean, arrazoi solidarioan laguntzen dutela gehien behar duten pertsonei. Gure Haurren Merkatu Txiki Solidarioa paregabea da, Gabonak bezalako garai berezi bati ekiteko modurik onena da ", azpimarratu du Amaia del Campok.

Ikasleen Gurasoen Elkarteek (IGE) bigarren eskuko jostailuak bildu, garbitu eta prestatuko dituzte salmentarako. 550 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute ekimen honetan, eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eskaintzen dituen etxolak baliatuko dituzte.

Proiektu solidarioa eta hezitzailea

Haurren Merkatu Txiki Solidarioaren programak bi alderdi ditu: solidarioa eta hezitzailea. Sahara Salamen eskutik garatzen ari da programa, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 1.860 ikaslerengana iritsiko da. Aurtengoa, Merkatu Txiki Solidarioaren 21. edizioa izango da. Azken edizioan 28.503,42 euro baino gehiago bildu ziren, eta giltzurrun-gaixotasun kronikoa duten pertsonak eta haien senideak biltzen dituen Alcer Bizkaia elkartera bideratu ziren. "Merkatu Txikia burutu izan den urte hauetan, Barakaldoko ikasleek 378.500 euro baino gehiago biltzea lortu dute; kopuru hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu, eta uste dut ikasleak erabat harro egon beharko liratekeela", adierazi du Del Campok.