‘Eingule?’ ekimena berriz da martxan Bermeon
Herriko hizkera, identitatea eta kultura zabaltzea” helburu duen egitasmoak bigarren edizioa izango du
“Bermeoko hizkera, identitatea eta kultura zabaltzea” helburu duen Eingule? egitasmoak bere bigarren edizioa beteko du. Iazkoan izandako arrakasta ikusita, “herritarrei nortasuna ematen dion hizkerak, eguneroko bizitzarako duen baliagarritasuna agerian” utzi nahi du Udalak.
Eguneroko lehiaketa azaroaren 20tik 30era burutuko dela jakinarazi dute. “Azaroaren 20tik aurrera, 9 egunean zehar, egunero galdera sorta berri bat kaleratuko da. Galdera sorta bakoitza eingule.bermeo-euskaraz.eus webgunearen bidez, sare sozialen bidez eta WhatsApp bidez zabalduko da, eta bide horietako edozeinetan egunean-egunean agertuko den estekan sartuta izango dute herritarrek lehiaketan parte hartzeko aukera. Eguneroko lehiaketan puntu gehien lortzen duten hirurak izango dira irabazleak”. Eta ekimenari amaiera emateko, abenduaren 1ean lehiaketa herrikoia egingo d. Parte hartzaileek banaka zein taldeka jolasteko aukera izango dute eta puntuaziorik onena lortzen duten hiru irabazleek saria edukiko dute. Lehiaketa herrikoia iluntzeko “19:00etatik 20:00etara izango da·, zehaztu dute.