24.329,96 euro bildu egin zituzten orain dela hilabete bat, urriaren 8an konkretuki, Ermuan ospatu egin zen minbiziaren aurkako martxaren bederatzigarren edizioan. Diru kopuru hori parte-hartzaileen izen-emateei eta enpresa laguntzaileen dohaintzei esker lortu egin ziren. Astearte honetan, azaroaren 7an, Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkarteak ekimen solidarioaren datuak jakitera eman ditu.
Lortutako kopurua Cristina Eguizabal doktoreari –Biocruces Bizkaia erakundeko ikertzailea eta zelula-terapiaren buruari, zelula amak eta ehunak taldeko koordinatzaileari– eman zitzaion. Mediku honek ondoren izendaturiko ikerketa gidatzen du: "Helburu bikoitzeko CAR-NK zelulak tumore barruan eta kanpoan tumore jarduera duten immunosupresioa deuseztatu dezaketen minbizi solidoetan: NKG2D-CD19-CAR-NK zelulen terapia 'erabiltzeko prest'.
Bizkaiko minbiziaren aurkako elkarteak eskerrak eman dizkie gutunean "izen-emateen 3.000 dortsalak agortu dituzten parte-hartzaile guztiei, bai eta enpresa laguntzaileei ere, elkartasunetik eta ahalegin bateratutik 24.329,96 €bildu ahal izan direlako. Aurten ere martxa hau babestu duzuen eta minbiziaren aurkako ikerketarekin konpromisoa mantendu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu" adierazi dute.
Azkenik, "laguntzen jarraitzera eta 2024ko urriaren 13an egingo den Minbiziaren aurkako X. Martxan parte hartzera , animatzen zaituztegu guztioi, hamargarren edizio hori eta urteurrenak merezi duten bezala ospatuko baitugu", azaldu egin dute Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkartetik.