Asteburu honetan, azaroaren 3tik 5era bitartean, Sestaoko San Pedro plazak Dendak Kalera azokaren edizio berri bat jasoko du. Bertan, herriko bizilagunei tokiko merkataritzaren aniztasuna eta kalitatea ezagutaraziko zaie, herritarrek udalerrian aurki dezaketen guztiaren berri izan dezaten.
Azokak honako ordutegi hau izango du: ostiralean 17:00etatik 20:30era; larunbat-goizean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era arratsaldean; eta, azkenik, igandean, 11:00etatik 14:30era.
Jarduera honetan hainbat merkataritza-sektoretako 15 establezimenduk hartuko dute parte, iaz baino bi gehiagok. Saltokiak hauek izango dira: Con Eco, Ponte Mon@, Sorgin liburudenda, Gran Vía liburudenda, Sestao Pinturas, Luis An, Qdivinas, Janire Durán, Misset, Txiribitak, MGH Creaciones, Puppe haur-moda, Masai Kora, Errauskiñe eta Decoraciones Serrano.
Salgaiak eta zerbitzuak eskainiko dituzten standez gain, azokara hurbiltzen direnek publiko guztietarako jarduera-programa interesgarriaz gozatzeko aukera izango dute.
Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan. Sorgin Liburudendak ipuin kontaketa saio bat antolatuko du "Txikikondariak" liburuaren aurkezpena dela eta. Larunbat eguerdian, ingurumenari buruzko belaunaldien arteko hitzaldi-eztabaida izango da: "Zer egin dezakegu lurra salbatzeko?". Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Markel Gallego artisauak buztingintza tailerra dinamizatuko du. Ordu berean, Ivan Gonzalez idazle sestaoarrak "El diario de Olivia Morgan" liburua sinatuko du Sorgin Liburudendan. 19:00etatik aurrera, moda desfilea egingo da Qdivinas saltokiaren eskutik.
Igandean, Dendak Kalera azokari amaiera emateko, 12:00etan Haizea López idazleak "Los crímenes de Getxo" eta "Hija de la lluvia" liburuak sinatuko ditu Sorgin Liburudendaren standean. Ordu berean Ponte Mon@ standean aurpegi-margotzailea bat egongo da haurrentzat.