2023ko Agenda Planaren definizioa amaitzear dago. Prozesua pasa den urrian hasi zen, eta azkeneko fasera iritsi da. Hala, urtea amaitu baino lehen bukatuko da, hain zuzen ere, ekintza-plana aurkezten denean. Agiriak helburu zehatzak ezarriko ditu, eta Abanto Zierbenako garapen jasangarriari begira ibilbidetzat jotzeko erabiliko dira.

Dena den, azken agiria idatzi baino lehen, Udalak herritarren foro berria deitu du azaroaren 8ko 18:00etarako, Abanto Zierbenako Udaleko areto nagusian. Helburua da hilabete hauetan zehar egin den ekintza-planaren zirriborroa aurkeztea, 17 + 1 GJH (Garapen Jasangarrirako Helburua) bakoitzari dagokionez herritarrek, udalerriko gizarte-eragileek eta erakunde-ordezkariek udalerriko egoera aztertu ondoren.

Zirriborroak garapen jasangarriaren arloko helburuak eta ekintzak ditu hurrengo urteetan Abanto Zierbenan garatze aldera. Abiapuntuko egoeraren azterketatik eta orain arte prozesuaren esparruetan egin diren foroetan herritarren ekarpenetatik abiatuta egin da zirriborroa, eta azaroaren 8an herritarrek egindako ekarpenak ezarriko zaizkio. Udalak herritarrei prozesuan izan duten inplikazioa eskertzeaz gain, azken ahalegina eskatu die. “Berriz ere udalerriarekin duten konpromisoa erakutsi dute, eta beren ekarpenek prozesuan lagundu digute. Bukaerara iristear gauden honetan, beren ekarpena behar dugu ekintza-plana definitzeko”, azaldu du Iñaki Urrutia Abanto Zierbenako alkateak.

Azkeneko herritarren foroa hiru fasetan garatuko da: bertaratutakoei ongietorria ematea, ekintza-plana aurkeztea eta, azkenik, esku-hartzeen txanda irekitzea. Hala, bertaratutakoek beren iradokizunak azaldu eta jarduketak edo hobekuntzak proposatzeko aukera izango dute. Foroaren ondoren, behin betiko agiria idatziko da, eta urtea amaitu baino lehen aurkeztu nahi da.