Datorren igandean, azaroaren 53an, dagoeneko ohikoa den nekazaritza, abeltzaintza eta artisau azokaren 22. edizioa ospatuko da Zugaztietan. Aurten 45 etxola egongo dira, iaz baino 15 gehiago.

Azaroaren 5ean, Zugaztietako nekazaritza-, abeltzaintza- eta artisau-azokaren XXII. edizioak Bizkaiko abeltzainik eta nekazaritzako ekoizlerik onenak bilduko ditu berriro, "sektorean erreferente izaten jarraitzeko, bai sustraitzeagatik, bai kokapen estrategikoagatik, bai erakusten diren produktuen aniztasun eta kalitate handiagatik", onartu du Trapagarango alkate Miguel Angel Gomez Viarrek.

Aurreko urteetan ez bezala, aurten jarduera programan nekazaritzako produktuen, gaztaren eta txakolinaren dastaketa egingo da, 11:00etatik aurrera, Zugaztietako aterpetxeko patioan. Horretarako, herritarrek kartelean aurkituko duten QR kodearen bidez izena eman ahal izango dute. Halaber, egun berean ere izena eman ahal izango dute plazak bete arte.

Programak haurrentzako tailerrekin eta puzgarriekin jarraituko du 12:00etatik aurrera udal pilotalekuan; txikienek ohiko ekitaldiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Era berean, helduek, txosnez gozatu ahal izango dute, baita barazkiak, fruta, ogi-gazta, txakolina eta gozogintzako produktuak saltzeko postuez ere. Gainera, Trapagarango Udaleko Kultura eta Turismo Arlotik Herri Kirolen erakustaldi batzuk antolatu dira eguerdiko 12:30etarako: Gizonezkoen Open Bizkaia Finala Ingude Jasotzea, Gizonezkoen Open Bizkaia Finala Txinga Erutea, emakumezkoen harrijasotze erakustaldia, gizonezkoen aizkora erakustaldia eta gizonezkoen orga joko erakustaldia.

45 etxola

Aurten ere, Trapagarango Udalak eta La Ronda Abeltzainen Elkarteak guztiei egokitutako jarduera-programa prestatu dute, 45 etxola izango dituena, aurreko urtean baino 15 gehiago. Jai-esparruan zehar, aparkaleku nagusian, abelburuak erakusteko guneak jarriko dira, hala nola, zaldiak, ardiak, ahateak edo behiak ere, besteak beste.

Garraio publikoaren erabilera

Udalak, trafikoari ahalik eta gutxien eragitearren, Zugaztietara garraio publikoan sartzea gomendatzen die bisitariei. Horregatik, funikularraren zerbitzuak indartu egin dira 15 minuturo.