Aurreko edizioek izandako arrakasta kontuan izanda, martxan jarriko du Abanto-Zierbenako Udalak tokiko merkataritzako helburua duen merkataritza bonuen kanpainaren edizio berri bat jarriko du martxan. Bonuak azaroaren 2an jarriko dira salgai.
“Udalerriko saltoki txikiei lagundu egin nahi zaie, erosketa‐bonuen bidez. Xedea herriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektorean erosketak bultzatzea da, bai eta udalerriko herritarrek zein bisitariek % 33 aurreztea erosketak bertan egitean”, azaldu du Iñaki Urrutia Abanto Zierbenako alkateak.
"Badakigu saltoki txikiak zailtasunak izan dituela azken urteotan; horregatik, abantoar guztiak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera, gure udalerriko merkatariei eta ostalariei bultzada txiki bat eman ahal izateko", adierazi du Maitana Martínez Goiri Abanto Zierbenako Enplegu eta Ekonomiaren Garapeneko zinegotziak.
Guztira, 70 saltoki parte hartu dute. 900 bono banatuko dira, bakoitza 30 €‐koa. Bonu bakoitza 20 €‐ren truke eskuratuko da, baina jabearentzat 30 €‐ko balioa izango du. Kanpainan parte hartzen duten Abanto Zierbenako saltokietan besterik ezingo dira erabili. Gehienez ere, NAN bakoitzeko 2 bonu eros daitezke, kanpaina honetan ahalik eta jende gehienak parte har dezan bermatzeko. Erosketetan biztanle guztiek har dezakete parte, edozein adinetakoak, guztiok izan gaitezkeelako kontsumitzaile.
Bonoa behin besterik ezin izango da erabili kanpainan parte hartzen duten saltokietan. Bonoak ezin direnez diruaren truke aldatu, erosketaren zenbatekoa bonoaren balioa baino txikiagoa bada, ez da atzerakorik itzuliko esku‐dirutan. Gehienez 2 bono erabiliko dira erosketa‐tiket bakoitzeko.
Erosketa-txartelak azaroaren 2tik aurrera erosi ahal izango dira, izakinak amaitu arte, honako leku hauetan: azaroaren 2an, osteguna, Sanfuentesko Eskola Zaharretan, azaroaren 3an, ostirala, Las Carreraseko Udal Bulegoan eta azaroaren 6an, astelehena, Gallartako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzian. Hiru saltokiak zabalik egongo dira 9:30etik 11:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Goizeko ordutegian 150 bonu jarriko dira salgai eta arratsaldeko ordutegian beste 150. Egun hauetako bonuak soberan badaude, Gallartako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzian 9:30etatik 11:30etara salduko dira.
Bonoak erosten dituzten pertsonek 2023ko azaroaren 2tik 30era bitartean erabili ahal izango dituzte, bi egunak barne. Epe hori igarota, ezin izango dira ordaintzeko erabili.
Halaber, Merkataritza Bonuaren XX. edizioa ospatzeko bi zozketa egingo dira; bata 100 euroko opari‐txekea, kanpainarekin bat egiten duten saltokietan erabiltzeko, eta bestea 150 euroko oparitxekea, merkataritza bonuak erosten dituzten herritarrentzat.
Kanpainari buruzko informazio guztia interesdunen eskura egongo da Toki Garapenerako Agentzia (Bizkaia plaza 5, Abanto Zierbena), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era. 94 636 96 44 eta 688 67 75 92 telefonoak ere eskura izango dituzte.