Herrian euskararen erabilera sustatzea da Barakaldoko Udalaren erronka nagusienetariko bat. Hori lortzeko, Barakaldoko Udal Euskaltegiak proiektu berezi bat aurkeztu egin du hasi berri den 2023-2024 ikasturterako, Eusko Jaurlaritza eta HABEren laguntzarekin garatuko dena. Programa berri hau 16 eta 18 urte bitarteko gazteei bideratuta dago, eta horren helburua euskara ikasi eta hobetzen laguntzea da, ikastetxean dabiltzan bitartean. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek urtean 20 euro besterik ez dute ordaindu behar izango.
Euskaltegiaren zerbitzu berri hau familien eskaerari erantzunez sortu da, gazteenei euskara-eskakizunak betetzen laguntzeko. Horretarako, kasu gehienetan, Barakaldoko udal euskaltegiko irakasleak astean bitan joango dira institutu edo ikastetxeetara, egunean bitan. Gainera, tutoretzak izango dituzte, ikasle parte-hartzaile bakoitzak dituen zalantzak argitzeko edo komunikazio-beharretan eragiteko.
Zerbitzu berria erraz baliatu ahal izateko, ikastaro osorako matrikula 20 eurokoa izango da, inolako kostu gehigarririk gabe. Eskoletara bertaratzea gutxienez % 75koa izan behar da, eta ez da 20€ baino gehiago ordainduko.
"Uste dugu aukera paregabea dela HABEren C1 edo B2 titulua lortu nahi duten gazteentzat edo euskara soilik indartu nahi duten ikasleentzat", adierazi du Euskarako zinegotziI ratxe Focesek. Gainera, Barakaldoko gazteak ikasten duen ikastetxean ikastarorik eskaintzen ez bada, interesdunak Udal Euskaltegiko C1 ikastaroetako edozeinetan eman ahal izango du izena.
Irailaren amaiera arte egongo da zabalik matrikulatzeko epea, eta dagoeneko 200 bat ikaslek eman du izena.