Síguenos en redes sociales:

'Minions: el origen del Gru' filma proiektatuko da gaur Ermuko udako zineman

Aurrera darrai Ermua harrera bikaina izan ohi duen udako zinemarekin. Bada, gaur bertan, abuztuaren 7an, Kyle Baldak, Brad Ablesonek eta Jonathan del Valek taldean zuzendutako 'Minions: el origen del Gru' animaziozko film iparramerikarra proiektatuko da, beti bezala, Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 22.00etatik aurrera. Filma 2022koa da, eta 86 minutuko iraupena dauka. Saioa erabat doakoa da.

2022ko animaziozko film onenaren sarirako izendatu du Ekoizleen Sindikatuak; storyboard onenaren Annie sarietan ere 2 izendapen jaso ditu, eta "Saturn Awards" izenez ezaguna den Zientzia Fikzioa, fantasiazko eta horrorezko filmen Akademiaren beste bat. Film mugitua, lotsagabea eta dibertigarria da, ikusleak entretenitzeko helburua betetzen duena.

Sinopsia

70eko hamarkada da, eta Gru bizitegi-auzo batean hazten da, orrazkera kareztatuen eta kanpai-praken moda betean. Gru 'Basatiak 6' izeneko bilau talde ospetsu baten oso zale da, eta plan bat asmatzen du haiekin lan egiteko bezain gaiztoa dela erakusteko. Zorionez, bere jarraitzaile leialen laguntza du, Minionstarrena, beti prest baitaude pasatzen diren lekutik kaosa sortzeko. Elkarrekin, Kevin, Stuart, Bob, eta Otto (Minion berria, hortzetan aparatua duena eta onartuta sentitzeko etsita) Gruren ondoan bere lehen gordelekua eraikitzeko, bere lehen armekin esperimentatzeko eta bere lehen misioak burutzeko potentziala zabalduko dute.

Aste honetan udako bi zine emanaldi bi izango ditugu; gaurkoaz gain, datorren asteazkenean, -hilak 9an-, 'Coda. Los sonidos del silencio’ titulua ikusi ahal izango dugularik. Ordu eta leku berean.