Bost proiektuk jaso dituzte Getxoko enpresak profesionalizatzeko diru-laguntzak
Asteazken honetan goizean, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Juanma Gonzálezek ezagutzera eman ditu udalerriko esparru estrategikoetan profesionalen eta enpresaburuen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko emandako dirulaguntzak jaso dituzten bost proiektuak.
Zinegotziak nabarmendu duenez, “laguntza horien bidez enpresa-berrikuntza bultzatu nahi dugu, baita Getxoko enpresak indartzen lagundu ere. Horrela, kalitatezko enpleguaren aldeko gure apustuari enpresa-sare dinamiko eta lehiakor bat babestea gehitu behar zaio, herritar guztien onurarako”.
47.110 euroko dirulaguntza eman zaie aipatutako bost proiektuei, aurkeztutako zortzi proiektuetatik (hiru ukatu egin dira: bi, deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik, eta bestea, eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik).
Hauek dira bost proiektuak:
- Karraskan, Euskadiko sormen-esperientzien Sarea. 11.250 euroko dirulaguntza jaso du, joan den ekainaren 15ean, Getxophoto jaialdiaren barruan, “Pausaldiberean” berrikuntza eta kultura IX. Jardunaldia antolatzeko.
- EIDE, Asociación del diseño vasco - Euskal diseinuaren elkartea. Azaroaren 16tik 26ra, “Ekonomia zirkularra eta ekologia egungo diseinuan” jardunaldia egingo da Getxon, Bilbao Bizkaia Design Week-en esparruan, eta 11.200 euro jasoko ditu horretarako.
- -Aniztasunerako ekosistema teknologiko eta soziala sustatzeko 3dlan Elkarteak, aurtengo azken hiruhilekoan, 3d-ko diseinu eta inprimaketako hainbat tailer praktiko egingo ditu kultura- eta sormen-industrien produktuak eta zerbitzuak ukiarazteko eta ikusarazteko. Jarduera horretarako 11.250 euro erabili dira.
- Eiken Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen Klusterrak, 10.410 euro jasoko ditu azaroaren 10ean, baita udalerrian ere, “Basqueguna 2023: adimen artifiziala (IA)” izeneko ekitaldia egiteko. Tokiko ekoizleentzako berariazko ekitaldia da, euskal sormen-enpresekin eta ikus-entzunezko eta 2.0 sektore digitalarekin lankidetzan, Seriesland jaialdiaren eta eduki digitalen nazioarteko merkatuaren barruan.
- Klip ikus-entzunezko kultura Elkarteak ikus-entzunezkoen industriari eskainitako “Getxoexpresspro” jardunaldiak antolatuko ditu urriaren 19an, GetxoExpress film laburren jaialdiaren barruan. Horretarako, 3.000 euroko laguntza jasoko du.