20 gaztek boluntariotza lanak egingo dituzte Zugaztietako Meatzalde Goikoa Parkean
Astearte honetatik aurrera, Meatzaldeak gazteen Auzolandegiak jasoko ditu. Guztira 20 boluntariok hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzak eta Trapagarango Udalak elkarlanean egindako gizarte-proiekzioko lan honetan. Bertan, Meatzalde Goikoa Parkea berregokitzen eta Bizkaian aisialdiko jarduerak egiten arituko dira.
Uztailaren 31tik abuztuaren 14ra bitartean, herrialdeko hainbat tokitako 20 gazte boluntariok Trapagaran bisitatuko dute. Bi aste hauetan, koordinatzailearekin batera, goizetan landa-lanean arituko dira eta, arratsaldeetan, hainbat jarduera egingo dituzte inguruan, hala nola, risoterapia tailerrak, gynkanak, bisitak museoetara, pintxo tailerrak edo txangoak hondartzara edo mendira.
Auzolandegiak, Gazte Aukeraren eskutik, aisialdi konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko jarduerak egitean dautza, modu sortzaile eta partekatuan. Horrez gain, landa-eremuak ezagutzeko aukera eskaintzen dute, ohiko ibilbideetatik kanpo, eta talde-bizitzako esperientzia bat dira, hainbat jatorritako pertsonekin kulturak eta ohiturak trukatuz. Nabarmendu behar da egindako lan guztia onuragarria dela garatzen den gizartearentzat.
Era berean, proiektu hau egitea balio jakin batzuk sustatzeko bitartekoa da; bizikidetzaren, tolerantziaren, elkartasunaren, parte-hartzearen edo kulturarteko ikaskuntzaren balioak.Miguel Angel Gomez Viar, Trapagarango alkateak, gazteek egingo duten lan handia azpimarratu du, "lanak gazteek memoria historikoa berregokitzeko duten konpromisoa erakusten du, eta elkarbizitza, errespetua eta ingurumenaren iraunkortasuna bezalako balioen ikur dira".
Gainera, gazteek Meatzalde Goikoa Parkea berregokitzearen garrantzia nabarmendu du. Era berean, alkateak adierazi du proiektu honek "aurrera" egingo duela memoriaren belaunaldi-transmisioan, inguruko bisitariei "paisaia zoragarri" honetara hurbiltzeko aukera emango diena.
Meatzalde Goikoa Parkea
Larreineta eta Zugaztieta hiriguneen artean kokatuta dagoen eskultura-parkea da, tokiak erabat baldintzatzen duena. Parke honek, gaur egun, artisten 18 eskultura ditu, eta aurten aurreikusitako lau eskulturei gehituta, gure herrialdean ezaugarri horiek dituen arte-erakusketarik handiena da.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: la Ertzaintza carga en Bilbao contra activistas de la Global Sumund Flotilla
-
Bizkaia reúne en Bilbao a más de 50 familias de acogida en una jornada para celebrar el valor de cuidar y acompañar
-
Bizkaia refuerza la conservación de la pottoka y la raza pirenaica con una subasta en Gorliz
-
Desembarco desde Burdeos a Bilbao por carretera: "Hemos hecho seis horas de viaje en bus"