Ermuko udal liburutegiak 2.772 euroko saria jasoko du, liburuak eta aldizkarien erosketarekin haren bilduma aberasten jarraitzeko. Sari hori María Moliner Sarien hogeita hirugarren edizioan irabazi egin du, liburutegi bizkaitarrak irakurzaletasuna dinamizatzeko egiten duen lanagatik, konkretuki. Sariketa honetan 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegiak hartzen dute parte.

Edizio honetan 560 liburutegi baino gehiago aurkeztu dira deialdira, eta horietatik 370ek jasoko dute dirulaguntza, Kultura Ministerioak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMPek) deitutako lehiaketaren baitan.

Ermuko Udal Liburutegiak, oraingoan, "Mil maneras de disfrutar leyendo" izeneko proiektua aurkeztu zuen. Bertan, urtean zehar kalitatezko animaziozko programazio egonkor bat eta liburutegiaren eguneroko zerbitzuaren kudeaketan eta arretan jartzen den arreta uztartzeko asmoa azaltzen da. Gainera, proiektu honetan aipamen berezia egiten zitzaion gure herriko historiaren alderdi batzuk jasotzen dituen komikiaren edizioari.

Epaimahaiak 67 punturekin baloratu du programa hau. 10.000 €-ko saria jasoko duten 10 liburutegi onenen zerrenda ixten duen liburutegiak baino 9 puntu gutxiagoz.

Nolanahi ere, Ermuko udal Liburutegiak sari hau herritar guztiei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko eta irakurketaren balioa eta plazera sustatzen jarraitzeko lanean jarraitzeko pizgarri bezala baloratzen du eta, aldi berean, edizio honetan saritutako liburutegi guztiak zoriontzeko aprobetxatzen du.