Abanto Zierbena izango da Bilboko Arte Ederren Museoaren 'Artearen Ibilbidea BBK' izeneko erakusketa ibiltariaren hurrengo geralekua. Ezkerraldeko urdalerria erakusketa hau jasotzen duen bosgarren herria izango da, Bilbo, Barakaldo, Muskiz eta Portugaleteren ostean. Ekimen honen xedea lurraldeak artearen historiaren zeinbat unetan izan zuen irudia erakustea da. Nahi duenak uztailaren 3ra arte ikusi ahal izango du.
Erakusketa 36 lanek osatzen dute: 30 margolan, 3 kartel, 2 argazki eta collage 1, eta horien guztien helburua da Bizkaiaren irudia erakustea. Horrela, “Bizkaiari begira” lurraldearen erretratua sortzen du XVIII. mendearen azken hamarkaden eta XXI. mendearen lehen hamarkadaren arteko kronologia biltzen duten artelanen bidez.
Artearen Ibilbideak erakusketaren bidez museoko bildumaren kalitate handiko kopiak erakutsiko dira espazio publikoetan. Kopia guztiekin batera dagokion iruzkin kuratoriala jarriko da. Azalpen hori QR bidez ere lor daiteke, eta horrek museoaren webgunean jasota datorren bilduma osora eramango du.
Erakusketa honek Bizkaiko 28 udalerritako udalen laguntza izan du, eta azaroa arte horietan ibiliko da. Astebetez ekimen hori elkartzeko espazio publikoetan erakutsiko da, toki irisgarri eta aire zabalean.
“Erakusketa hori oso garrantzitsua da gure udalerriarentzat; izan ere, uste dugu oso aukera ona dela gure auzokideek bizipen artistiko honekin aberasteko, eta Bizkaiaren ibilbide kronologiko eta geografikoaz disfrutatzeko artelanen bidez”, azpimarratu du Abanto Zierbenako alkate Iñaki Urrutiak.