Ikasturte honetan Agenda 2030 ekimenaren barruan egindako lanaren emaitzak aurkeztu egin dizkiote herriko ikasleek Getxoko Udalari hilabete honetan ospatu egin den urteko Eskola Foroan. Aurten landutako gaiaren izena '11. Garapen Iraunkorrerako Helburua: Hiri eta Komunitate Iraunkorrak' izan da.

Horretarako, ikasturte osoan zehar, ikasleek hainbat gai aztertu eta hainbat ekintza gauzatu dituzte, besteak beste, lan-gaiaren inguruan, hots, ingurumena, Getxo zein egoeratan dagoen ezagutzeko udal-diagnostikoa. Udal Foroan, programan parte hartzen duten 12 ikastetxeek udalerrian ingurumen-arazoak murrizteko hartzen dituzten konpromisoak aurkeztu zituzten.

Hartutako konpromiso horien adibide batzuk honako hauek dira: pertsona guztiak gizarteratzearen alde lan egitea, pertsona helduekin hitz egitea autoa hainbeste ez erabiltzeko edo, ahal duten neurrian, modu jasangarrian mugitzeko (baita ikastetxeetara egiten dituzten joan-etorrietan ere).

Era berean, eta urtero bezala, udal agintariei hobekuntza-proposamen batzuk aurkeztu dizkiote. Aurtengo proposamenetako batzuk hauek izan dira: Getxoko eskola bakoitzera bidegorri bat iristea, udalerrian zehar bizikletak konpontzeko geltoki gehiago jartzea, kaleak pertsona guztientzat egokitzea edo igogailu handiagoak egitea gurpil-aulkiak sar daitezen, besteak beste.

Azkenik, aurten ekintza eraldatzaile bat ere aurkeztu dute, datorren ikasturtean ikastetxe guztietako ikasleek elkarrekin aurrera eramango dutena. Izan ere, bizikleta-martxa bat izango da, Eskolako Agenda 2030aren programan parte hartzen duten ikastetxe guztietatik igaroko dena. Martxa honen helburua herritarrei gure desplazatzeko modua aldatzeko beharra ikusaraztea da.