Jon Pascual getxoztarra eta Besaide Astobiza nafarra nagusitu egin dira asteburu honetan Barrikan ospatu egin den Pirata Trail lasterketaren lehenengo edizioan. Guztira, 1.200 lagunek baino gehiagok hartu dute parte proba gogor honetan
Pasadizo moduan, lasterketa hogei minutu atzeratu zen. Ibiltzeko modalitateko parte-hartzaileen lehen kilometroa igaro eta gutxira, Muriola hondartzara ematen zuen ibilbideko maldarik nabarmenenean eta estuenean, “pilaketa” batek hasiera ematea berandutzea eragin zuen.
Lasterketa
Nahiz eta berandutu, erritmo ikaragarria hartu zuten lehiakideek eta ordutegia bere onera bueltatu zen, eta lehen sailkatuek hegan egiteko aukera izan zuten. EHUko Kimikan doktore den Jon Pascualek bere ezagutza eta kalitate fisikoa uztartu zituen Barrika Pirata Traileko zirkuitu lokaztuan, lasterketako 12.450 metroak berrogeita hamar minutu eta berrogeita hamalau segundoan burutu baitzituen. Ia bi minutu atzetik utzi zituen Juan Alberto Carrascal eta Edorta Zubiaurre, 52.39 eta 52.42ko markak izan zituztenak.
Emakumezkoetan, Besaide Astobizak garaipenagatik gehiago borrokatu behar izan zuen, azken hiru kilometroetan Sandra Solaguren aurreratu ondoren. Duatleta nafarrak, jarduera konbinatuko espezialista espainiar onenetakoak, hogeita zortzi segundoan aurreratu zuen txapeldunordea eta ia bi minutuan Zuriñe Gil hirugarrena.
Itzulia Barrikan zehar
Ibiltzeko modalitatean, lehiaketatik kanpo egon arren, Carlos Frías Collado eta Alazne Alonzo Irusta izan ziren Barrikako udaletxera iristen lehenak, laurogeita hamar eta laurogeita hamalau minutuan, hurrenez hurren.
Helmugan, ehunka pertsona zeuden parte-hartzaileen zain, eta iriste hutsagatik edo marka on batengatik, zuku, ur, txoripan eta edari isotonikoen hornidura ikusgarriarekin ospatu zen jaia. Hori guzti hori Barrikan jaio eta hazitako Jon Rahm golf-jokalariaren begiradapean, Udaletxeko balkoian jarritako pankarta batean gailentzen zela. Pankarta hartan, udalerriak zorionak ematen zizkion duela gutxi Augustako Masterrean lortutako garaipen ikaragarriagatik.
Kirol eta kultur jardunaldia
Barrika Pirata Trail jardunaldia kirol eta kultur jarduerak sustatzeko, itsaslabarrak erakusteko, eta herri barruko edertasuna erakutsiz turismoa suspertzeko helburuarekin sortu da. Izena, Barrika Pirata Trail, historikoki herriak itsasoarekin izan duen loturatik dator, 1700. urtearen inguruan piratek eta itsaslapurrek bisitatua, nahiz eta XIV. mendetik euskal piraten erreferentziak egon.
Lasterketaren sailkapen absolutuak
Emakumezkoak
- Besaide Astobiza Sánchez, 1.01.27
- Sandra Solaguren – Beascoa Merino, 1.01.55
- Zuriñe Gil de Acilu, 1.03.10
- Ane Giménez Bilbao, 1.04.57
- Ohiane Alonso Freire, 1.07.45
- Tamara Vinuesa Martínez, 1.07.53
- Miriam Martín García – Gil, 1.08.07
- María Prieto Raimundez, 1.08.27
- Iraia García Etxebarria, 1.10.16
- Lide Azkue Iruretagoiena, 1.11.09
Gizonezkoak
- Jon Pascual Colino, 50.54
- Juan Alberto Carrascal Morales, 52.39
- Edorta Zubiaurre Santos, 52.42
- Rubén Larrinaga Rotaetxe, 52.46
- Unai Marcos Juez, 53.03
- Esteba Serrano Gómez, 53.04
- Imanol Marrokin Bautista, 53.13
- Alvaro Infante López, 53.19
- Iván Pérez López, 53.45
- Oier Sánchez Jáuregui, 53.54