Tokiko merkataritzak duen garrantzia kontuan izanda, Elorrioko Udalak martxan jarriko du herrian negozio berriak zabaltzeko zein belaunaldi-erreleboa sustatzeko dirulaguntzen programaren edizio berri bat. Horretarako, Udalak 15.000 euroko aurrekontua bideratuko du. Dirulaguntza eskatzeko epea, ohi bezala, abenduaren 31an itxiko da.
Globalizazioaren, Internet bidezko eta azalera handien salmenta garaian, saltoki txikia, inoiz baino zaurgarriagoa da. Elorrio ez da salbuespen bat, eta azken urteotan hainbat lokal, negozio eta ostalaritzako establezimendu itxi dira.
Modu horretan, Elorrio herri bizia izatea eta herritarrek behar dituzten zerbitzuak hurbil izan ditzaten nahi da.
Ekimen guztiek izango dute laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera, baina lehentasuna emango zaie Elorrioko hirigune historikoko lokaletan gauzatuko proiektuei, gaur egun ematen ez diren zerbitzuekin zerikusia dutenei eta ixtear dauden edo jadanik itxi diren jardueren jarraipena dakartenei. Aldi berean kontuan hartuko dira auzoetan eta merkataritza dentsitate txikiko inguruetako oinarrizko premiak estaliko dituzten proiektuak.
Dirulaguntza deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideen arabera erabakiko da jasoko duten zenbatekoa, betiere, gehienezko dirulaguntza 4.000 eurokoa izanik.
2022an sei proiektu garatu ziren
Iaz, Elorrioko sei negoziok jaso zuten Udalaren laguntza; zehazki, bi tabernak, fruta-denda batek, prentsa salmenta dendak, Yoga zentroak eta Aholkularitza-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-zerbitzuak landa-garapenaren eta ingurumenaren eremuan. Irizpideen arabera, 500 eta 2.700 euro bitarteko laguntza jaso zuten.