Zabalik dago Galdakaoko Santakurtzetarako kontzertuetarako proposamenak egiteko epea
Ostiral honetatik hasita eta apirilaren 26ra arte, galdakoztarrek aukera izango dute irailaren 8an, 9an eta 15ean Ardantza parketan egingo diren kontzertuak, Santakurtzeak direla eta, aukeratzeko proposamenak egiteko. Ekimen honetan 16 urtetik gorako galdakoztar guztiek parte hartu ahal izango dute.
Honakoa izango da prozedura:
- Proposamenak jasotzeko epea: apirilaren 14tik 26ra. Pertsona bakoitzak 5 proposamen egin ditzake, gehienez.
Parte hartzeko moduak:
- Udaleko parte hartze plataforma: https://erabaki.galdakao.eus/
- Hautetsontzietan: Torrezabal Kultur Etxean, Aperribaiko liburutegian, Urretako kiroldegian eta udaletxean egongo dira hautetsontziak.
- Jasotako proposamen azterketa teknikoa: Apirilaren 27tik maiatzaren 2era.
Kontutan izango dira taldearen katxea, disponibilitatea, aurreko hiru urteetan Galdakaon ez jo izana eta taldearen behar teknikoak Galdakaoko behar teknikoetara egokitzea.
- Proposamenak batuta, hiru egunetako kontzertuetarako aukerak sortuko dira. Jai Batzordeak egingo du lan hori, maiatzaren 8an.
Kontuan izango diren arloak honako hauek dira: emakumeen presentzia bermatzea, hizkuntza, aurreko hiru urteetan Galdakaon ez jo izana, estiloak eta aurrekontura egokitzea, batik bat. Bestalde, ez dira onartuko mezu edo jarrera diskriminatzaileak bultzatzen dituzten musika taldeak.
- Aukeren artean hautatzea: Maiatzaren 8tik 18ra bitartean egingo da aukeraketa, boto bidez. Kontzertuetarako dauden aukerak publiko egingo dira eta 16 urtetik gorako galdakoztarrek galdeketa ireki bidez bozkatu eta erabakiko dute egun bakoitzean nork joko duen. Pertsona bakoitzak egun bakoitzerako talde bakarra bozkatuko du.
Parte hartzeko moduak:
- Udaleko parte hartze plataforma: https://erabaki.galdakao.eus/
- Hautetsontzietan: Torrezabal Kultur Etxean, Aperribaiko liburutegian, Urretako kiroldegian eta udaletxean egongo dira hautetsontziak.
- Irailaren 17an egingo den kontzertu nagusirako taldea Jai Batzordearen eta Udalaren artean aukeratuko da.
Temas
Más en Bizkaia
-
El divertido universo de los dibujos animados tomará la villa de Ugao el Día de la Alubiada
-
Última llamada para Mina: el restaurante estrella de Marzana cerrará en agosto y se muda al centro de Bilbao
-
Once obras en marcha en colegios e institutos públicos de Bizkaia
-
Una nueva haurreskola abrirá sus puertas en 2026 en Txurdinaga