Tokiko moda-establezimenduen show-rooma jasoko du Portugaletek
Datorren larunbatean, apirilak 22, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Portugaleteko moda-establezimenduek euren produktuak erakusteko aukera izango dute Zubialde kiroldegian egingo den show-roomean.
Portugalete, beraz, dotore-dotore jantziko da, bertako saltokiek aurtengo udaberri-uda denboraldirako eskaintzen dituzten outfitik onenak aurkezteko; horretarako, Zubialde kiroldegia moda-pasabide bihurtu du eta 82 modelo boluntariok bertan egingo dute desfilea.
Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak, hogeita hamar saltokik eta Portugaleteko Profesional eta Merkatari Elkarteak elkarlanean antolatutako ekitaldia izango da, otsailetik aurrera ari baitira lanean desfilearen xehetasun guztiak zaintzearren.
Txema Ezkerrak nabarmendu duenez, “nabarmendu nahi izan dugu Portugaleteko ehungintzaren, osagarrien, edertasunaren eta pertsonaren zaintzaren sektorea eta bururatu zaigu egiteko modurik onena dela modapasabide batean erakustea. Hortaz, elkarlanerako gune bat sortu dugu herriko saltokietan eta horrexegatik eman nahi dizkiet eskerrak, inplikazio eta maitasun handiz prestatu dutelako desfilea, larunbatean, hilak 22, portugaletetarrei gure herriko merkataritzaren onena eta ikuskizun ederra eskaintzeko”.
Guztira, hamar moda emanaldi ikusiko ditugu; horietako zortzi arropa eta osagarrien establezimenduenak izango dira eta beste biak, aldiz, Portugaleteko bi diseinatzaile gaztek (Uxue Castrillo eta Jennifer Sebastian) antolatuko dituzte.
Emanaldi bakoitza prestatzen, herriko moda-denda bat, oinetakoen denda bat, optika bat, estetika-zentro bat, ile-apaindegi bat, loradenda bat eta beste zerbitzu-establezimendu batzuk aritu dira elkarlanean.
Horiek horrela, udaberri-uda denboraldiko onena erakutsiko digute establezimendu hauek: Karine, Lencería María, La Musa, Nicolasas, Ritmo Moda, Itoiz eta El vestidor de Marian. Eta, esan bezala, Uxue Castrillo eta Jennifer Sebastián diseinatzaileen lanaren berri ere izango dugu. Ainara Pascua ezkontza eta ekitaldien antolatzailea izango da ezkontza-modaren desfilearen arduraduna.
Bella Eugenia lore-dendak bere loreak erabiliko ditu outfiten osagarri gisara eta Niza eta Noderson zapata-dendei, aldiz, egokituko zaie modeloen oinetakoen ardura.
Alain Afflelou Óptico, General Óptica eta Elías Visión-Audición establezimenduek lagako dizkiete modeloei betaurreko abangoardiakoenak.
Ile-apainketaz arduratuko dira Dulce Locura Estilistas, Loppess Peluquería, Peluquería de Caballeros Ileak, Peluquería Mixta Rasgo’s, Castaños & Más eta Peluquería Aly’s establezimenduak.
Eta makillatzaileak establezimendu hauetakoak izango dira: Araitz Ibarra Centro de Estética Avanzada eta Mima tu cuerpo y tus uñas Yuleidy.
Aurkezlea Unai Izquierdo izango da, Gonzalo Klandestino eta Mikel Ebro discjockeyek jarriko digute musika eta Pilar Agirregomezkortaren balletaren emanaldia ere izango dugu ikusgai.
Beste laguntzaile batzuk hauexek dira: Patricia Llamazares argazkilaria, Bitxia bitxi-denda, Aranburuzabala Consulting, Sonotea entzumen-zentroak eta Portugaleteko Profesional eta Merkatarien Elkartea.
Beste laguntzaile batzuk hauexek dira: Patricia Llamazares argazkilaria, Bitxia bitxi-denda, Aranburuzabala Consulting, Sonotea entzumen-zentroak eta Portugaleteko Profesional eta Merkatarien Elkartea.
Gonbit-txartelak apirilaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira online udalgonbidapenen plataforman eta aurrez aurre, berriz, La Canilla eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.