'Erdi Aroko Lanbideak' izango da Ugao Miraballesko Udalak antolatutako Erdi Aroko XVIII. Marrazki Lehiaketaren gaia. Leihaketa hau haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek otsailaren 23ra arte izango dute euren lanak Jane Jauregian entregatzeko. Parte hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du, teknika askekoa (argizariak, akuarelak, ikatz ziria eta abar erabiliz) Din A4 tamainako folio batean, kartoi mehe batean itsatsita, eta atzealdean izen abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jai otze data eta matrikulatuta dagoen ikasturtea adierazita.
Lehiaketa 4 mailatan banatuko da:
- 1go maila: Haur hezkuntzako ikasleak.
- 2. maila: Lehen hezkuntzako aurreneko zikloko ikasleak (1. eta 2. maila)
- 3. maila: Lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikaslea k (3. eta 4. maila)
- 4. maila: Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak (5. eta 6. maila)
Martxoaren 4an, Jane Jauregiko hallean aurkeztutako marrazkien aukeraketa bat erakutsiko da, eta sari banaketa egingo da. Bertan, parte hartzaile guztiek sari tx iki bat izango dute.
Ekimen horren bidez, Udalak udalerriko familiak eta haurrak inplikatu nahi ditu, parte har dezaten eta programatutako ekitaldiez goza dezaten.
Informazio gehiago behar izanez gero, Ugao Miraballesko Udalaren Historia Interpretatzeko Zentroarekin (HIZ) harremanetan jarri daiteke.
Horrez gain, Ugao Miraballesko Udalak martxan jarriko du baita ere indaba lehiaketaren hamargarren edizioa, zeina martxoaren 4an ospatuko den.